(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpleguaren sorrera eta lurralde-oreka izan dira Uxue Barkos eta Tafallako alkatearen arteko bileraren ardatz nagusiak astelehena, 2015.eko azaroak 9


Arturo Goldaracenari harrera egin zaio Nafarroako Jauregian


Barkos Lehendakaria eta Tafallako alkatea gaur goizean egindako bilkuran. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Tafallako alkate Arturo Goldaracena bildu dira gaur goizean Nafarroako Jauregian; bilkura horretan, enpleguaren sorrera eta lurralde-oreka izan dira jorratutako gai nagusiak.

Lehendakariak adierazi duenez, bi erakundeek kezka berberak dituzte, eta langabezia dago lehen postuan; beraz, enpleguaren sorreraren aldeko baldintzak sustatzea da jorratu beharreko gai nagusietako bat.

Horretarako, lan koordinatua egiteko garrantzia azpimarratu du eta, lan horretan, elkarrizketa arina eta egunerokoa funtsezko tresna bihurtuko da; tokiko administrazioek protagonismo handiagoa izateko beharra ere azpimarratu du.

Beste gai orokor batzuk ere aztertu dira, herritarrentzako zerbitzuetan eta inbertsio nahiz azpiegituretan lurralde-oreka finkatzeko beharra, esaterako; gai zehatzagoak ere jorratu dituzte, zonaldeko merkataritzaren eta turismoaren bilakaera edo kultur etxearen egoera, adibidez.

Bestalde, Tafallako alkate Arturo Goldaracenak Tafallaren bikoiztasuna azpimarratu du, lehenik eta behin hiri gisa, baina baita eskualdeko buru eta Nafarroa Erdialdeko hiriburu modura ere.

Gainera, Lehendakariari udalerriko beharrak helarazi dizkio azpiegitura berriei dagokienez, eta haien artean aipagarriak dira, mediku-espezialitateen zentro bat eta zonalderako merkataritza-garapenaren garrantzia.

Arturo Goldaracenarekin izandako bilkurak merindadeetako hiri nagusietako alkateekin egindako bilera-errondari amaiera eman dio, eta Tafalla erronda horretan izan da Nafarroa Erdialdeko hiri garrantzitsuena izanik.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa