(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

15 eta 18 urte arteko gazteentzako Euroscola 2016 sareko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago asteartea, 2015.eko azaroak 10


Aurtengo edizioaren helburua Europako errealitatea eta Espainiaren eraldaketa-prozesua ezagutzea da 1986an EBean sartu zenetik


Euroscola 2016 lehiaketako kartela.

Zabalik dago jadanik Euroscola 2016 sareko lehiaketan parte hartzeko epea, 15 eta 18 urte arteko gazteentzat da, eta haren helburua Europar Batasunaren errealitatea nahiz bertako erakundeak gazteei hurbiltzea da, bai eta haren eraikuntza-prozesuan partaide sentiaraztea ere.

Europako Parlamentuaren Espainiako Informazio Bulegoak deitutako lehiaketan (Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzaren eta Europako Gaietarako Estatuko Idazkaritzaren laguntzarekin), Espainiako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako Zikloak ikasten dituzten adin horietako ikasleek parte hartu ahalko dute. Izena lehiaketako webgunean eman daiteke (www.euro-scola.com).

Aurtengo edizioan, parte-hartzaileen artean honako hau sustatu nahi da: Espainiaren eraldaketa-prozesuari buruzko hausnarketa bat 1986an Europar Batasunean sartu zenetik abiatuta; pentsamendu kritikoa sustatzea, eta etorkizunerako finkatutako erronkak aztertzea.

10 ikaslek osatutako talde baten eta irakasle erantzule baten bidez parte hartu beharko da, eta irakasle hori taldeko lider eta ordezkaria izango da Euroscolaren aurrean. Taldeek blog bat prestatu beharko dute, eta garatzen dituzten edukiak jarriko dituzte bertan: Europako funtsekin egindako proiekturen bat ikertzea; 1986an 15 eta 18 urtekoak ziren bere inguruneko pertsonak elkarrizketatzea (45 eta 48 artean, gaur egun), eta egun 50 eta 55 urte artean daudenak elkarrizketatzea, 30 urte hauei buruzko informazioa ikuspen handiago batetik eman ahalko dutenak. Talde bakoitzak, gainera, zabalkunde-plan bat pentsatu beharko du ekimena ahalik eta jende gehienari iristeko.

Estrasburgora bidaia

Irabazleek Europako Parlamentuko Euroscola Programan parte hartzeko saria jasoko dute Estrasburgoko egoitzan, eta baita diru-laguntza bat ere bidaiaren gastuen zati bat ordaintzeko. Laguntza hori zentroa dagoen hiriaren eta Estrasburgo hiriaren arteko distantziaren arabera finkatuko da.

Ikasleek, horrenbestez, Europarlamentuaren lana bertatik bertara ezagutu ahalko dute gazteentzako gaurkotasuneko gaiak eztabaidatuz, gainerako parte-hartzaileekin negoziatuz eta Europako gaurkotasuneko gaiei buruzko akordioak bozkatuz edo hartuz.

15 Euroescola sari izango dira: 10 maila orokorrerako, eta haiek autonomia erkidego eta hiri ezberdinetakoak izan beharko dute, eta 5 lehiaketaren ingelesezko bertsiorako. Talde irabazle bakoitzak, bertako kideez gain, programan parte hartzeko beren zentroko beste 14 ikasle eta irakasle bat gonbidatu ahalko ditu. Gainera, 400 euroko iPad bat zozkatuko da beren bloga aurkezten duten taldeetako irakasle liderren artean.

Iragan edizioan, Iruñeko Nafarroako faseko garailea eta Espainiako faseko irabazleetako bat Jesusen Alabak zentroko Europeace taldea izan zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa