(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko Ikuskatzailetzak Gizarte Segurantzari egindako iruzurraren ikerketa indartuko du 2016an asteartea, 2015.eko azaroak 10


Nafarroa-Estatua batzordea gaur bildu da datorren urteko ekintzen plangintza egiteko


Lurralde Batzordeko kideak

Batzordeak laneko harreman-arloan ikuskaritza gehiago egitea erabaki du ere. ( irudia handitu )

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Gizarte Segurantzari egindako iruzurra hautemateko ekintzak areagotuko ditu 2016an, zehazki: okerreko erregimenetan egindako sailkaketak, zorrak dituzten enpresak, oinordetzak, enpresa-talde eta azpikontratak, prestazioak, baja desegokien kontrola, hitzarmen kolektibo edo hobari desegokiak aplika ez izanaren infra-kotizazioak.

Hala erabaki du astearte honetan Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Batzordeak, Nafarroako Gobernuak eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak osatutako organoak; gaur goizean bildu da Gobernuko Ordezkaritzan 2015ean egindako lanaren balantzea eta 2016eko bere jardueraren plangintza egiteko.

Batzorde horren ikuskaritza-jarduera lau gaitan banatzen da: ekonomia irregularra eta atzerritarren lana (ekintzen % 36), lan-arriskuen prebentzioa (% 25), Gizarte Segurantza (% 24) eta enplegua eta laneko harremanak (% 15).

Zehazki, Gizarte Segurantzari dagokionez, 2015ean zerbitzuko 1.609 agindu izan badira, 2016an 2.102ra heldu nahi da, % 30,6 gehiago.

Alor horretako ekintzek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalarekin, Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoarekin eta FOGASArekin sinatutako akordioak betetzen dituzte.

Bestalde, Laneko Ikuskatzailetzak ere laneko harremanen arloko ekintzen aurreikuspena % 4,6 handituko du (1.252tik 1.313ra): hainbat modalitatetako laneko kontratazioa, lan-denboraren gaineko kontrola, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra eta langile desgaituen erreserba-kuota betetzea.

Azkenik, Ikuskatzailetzak 2016an ekonomia irregular eta atzerritarren laneko ekintzei eutsiko die (aitortu gabeko lanari, enplegu irregularrari eta Gizarte Segurantzako prestazioetako iruzurrari aurre egiteko), bai eta lan-arriskuen prebentzioko ekintzei ere. Alderdi horretan, adingabeen lan-baldintza, arrisku biologiko eta laguntza teknikokoei buruzko kontrolak jasoko dira, eta lantoki berriak irekitzeko aukera izango da.

Gauez eta gaueko ordutegian egindako bisitak

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Batzordeak 2015ean egiten ari diren ekintzen balantzea egin du ere.

Gizarte Segurantzaren arloan, bost "enpresa faltsu" baliogabetu dira, eta arau-hausteko 141 akta egin, langabezia-prestazioen arloan, batez ere. Gizarte Segurantzako 162 alta baliogabetu dira, eta 147.717,52 euroko prestazioak itzultzeko eskatu.

Enplegu eta laneko harremanen atalean, planifikatutako jardueraren betearazpen-mailak aldi baterako 452 kontratu mugagabe bihurtzea ekarri du. Urriaren 31n, urte guztirako aurreikusitakoak baino % 14 esku-hartze gehiago egin da.

Ekonomia irregularrari dagokionez, aipagarria da, ekonomia irregularraren aurkako borrokan egindako lanak eraginkortasun handiagoa izan dezan, bisita-kopuru handi bat gaueko ordutegian (196), jaiegunetan (315) eta jaiegun/gauez (62) egin direla, Espainiako segurtasun-indarren laguntzarekin; hori guztia, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak eta Espainiako segurtasun-indarren arteko lankidetzari buruzko jarraibidea aplikatuz, enplegu irregular eta Gizarte Segurantzako iruzurraren aurkako borrokari buruzkoa.

Lan Arriskuen prebentzioan, urriaren 31 arte, iazko epe berean baino enpresa-betebeharrak zaintzeko % 8 agindu gehiago eman dira.

Batzordeko kideak

Bilkuraren buru Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Maria Pilar Irigoien Ostiza izan da. Gainera, Foru Gobernuaren aldetik, Lan Zerbitzuko zuzendari Javier Zubicoa izan da, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren izenean, Ignacio Moreno Suescun zerbitzuburua.

Espainiako Gobernuaren aldetik, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Kudeaketa Babesteko zuzendariorde nagusi Soledad Ramos Garcia izan da; Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko probintziako zuzendari Jose Felix Musquiz; GSINeko probintziako idazkari Alfredo Ibañez Ereño, Laneko Ikuskatzailetzako lurralde-zuzendari Guillermo Dachary eta Gobernuaren Ordezkaritzako idazkari nagusi Valentin Velasco.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa