(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak beren zonalde mugakideetako osasun-arretaren baldintzak adostu dituzte asteazkena, 2015.eko azaroak 11


Fernando Domínguezek eta Jon Darpónek hitzarmen bat izenpetu dute eta, hitzarmen horretaz, Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar, Bera, Arano, Goizueta, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meanoko udalerrietako 10.000 nafar baliatuko dira


Transcripción textual del video

Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek eta EAEko haren homologo Jon Darponek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian; bertan, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zonalde mugakideetako elkarrekiko osasun-laguntzaren baldintzak jasotzen dira datozen hiru urteetarako.

Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun kontseilari Fernando Domínguez eta Jon Darpón lankidetza-hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek eta EAEko haren homologo Jon Darponek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian; bertan, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zonalde mugakideetako elkarrekiko osasun-laguntzaren baldintzak jasotzen dira datozen hiru urteetarako.

Akordioak Bortzirietako udalerriak hartzen ditu zehazki: Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Bera; Arano eta Goizueta; eta Cabredoko kupoa: Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meano. Guztira, 10.000 bat biztanle dira, eta Irun eta Hondarribiko osasun-zentroetan (Bortzirietako udalerriak), Donostiako Ospitalean eta inguruko zentroetan (Arano eta Goizueta) eta Arabako osasun-zerbitzuetan (Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meano), osasun-arreta espezializatua jasoko dute.

Bestalde, Nafarroako Osasunbideak lehen mailako arretako guardietatik bideratutako osasun-arreta emango die Maeztu, Bernedo eta Kanpezuko kupoen barneko EAEko herritarrei; honako udalerri hauek barneratzen ditu: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu-Campezo, Lagran eta Haran/Valle de Arana.


Ezkerretik eskuinera: Jon Etxeberria; Guillermo Viñegra; Fernando Domínguez; Jon Darpón; Oscar Moracho; eta Luis Gabilondo. ( irudia handitu )

Hitzarmenak finkatzen du, halaber, Nafarroako Osasunbideak Osakidetzatik bideratutako bigarren iritziko nahiz espezializazio handiko eskaerei erantzungo diela, honako hauei buruzkoak: azterketa genetikoak, anatomia patologikoa, barne-medikuntza (fibromialgiako diagnostikoak), erradiologia interbentzionista, bai eta neurokirurgia eta onkologiako espezialitateak.

Horretarako, Osasuneko bi departamentuek garatutako protokoloak, jarduteko gidak eta informatikako tresnak partekatuko dituzte, bientzat erabilgarriak izango direnak hitzarmenean jasotako zerbitzuak emateko. Helburu berarekin, biek ala biek osasun-laguntzaren xede diren pertsonen historia klinikoak eskuratu ahalko dituzte

Hitzarmenak, gainera, osasun publikoko bi laborategien arteko elkarlana jasotzen du, etorkizunean sor daitezkeen beharren arabera, eta haien alderdi zehatzak dagozkien protokoloetan erabakiko dira. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako osasun publikoko laborategiak laster Nafarroan ezarriko den jaioberriaren bahetzeari lotutako zehaztapen analitikoak egingo dituela aurreikusten da; haiei esker, jaioberrien metabolismoko gaitz gehiago detektatu daitezke.

Dominguez kontseilariak azaldu duenez, hitzarmena"bi autonomia erkidegoen arteko lankidetza indartzera dator", eta "hamarkada askotan herritarrei emandako zerbitzu on bat finkatzen dela" esan nahi du. Bestalde, Jon Darponek adierazi duenez, "pertsonek egindako eta pertsonentzako konpromiso bat" da, "osasun-laguntza hobetzeko itun bat, inor baztertu gabe". Biek azpimarratu dute, gainera, bi aldeen arteko lankidetza eta koordinazioa oso garrantzitsuak direla osasun-sistemari eutsi ahal izateko.

Izenpetutako hitzarmenak hiru urtez iraungo du, eta automatikoki urtebetez luzatuko da bi aldeetako batek salatzen badu salbu.

Ekitaldian, Nafarroako eta EAEko kontseilariekin batera, honako hauek izan dira: Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusi Luis Gabilondo; Nafarroako Osasunbideko zuzendari kudeatzaile Oscar Moracho, EAEko Osasun sailburuorde Guillermo Viñegra eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa