(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laparra lehendakariordeak erakunde sozialei protagonismo handiagoa eskaini die gizarteratze-arloan osteguna, 2015.eko azaroak 12


Hala proposatu die berriki bildu den Erakunde Sozialetako Plataformako ordezkariei


bilkura

Bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra Erakunde Sozialen Plataformako ordezkariekin bildu da azken egunotan, eta gizarteratzearen arretan elkarrekin lan egiteko protagonismo handiagoa eskaini die.

Zehazki, Laparra lehendakariordeak gizarteratzeko errenta jasotzen dutenekin jarduerak egitea proposatu die, pertsona horien bide-laguntzari eta gizarteratzeari nahiz lan-munduratzeari lehentasun handiagoa emanez; horretarako, Nafarroako Gobernuak ildo horretatik lan egiten duten erakundeetarako baliabide gehiago jarriko ditu.

Bileran, Nafarroako Gobernuko eta Erakunde Sozialetako Plataformako ordezkariek bat etorri dira lankidetzarako formula egonkorragoak ezarri behar direla esatean, horretarako urte anitzeko hitzarmenak lortuz; horrekin batera, diru-laguntzen deialdiak kudeatu eta justifikatzeko irizpideak argitzeko beharra dagoela esan dute, haiek sinplifikatuz eta beren gardentasuna erraztuz.

Laparra lehendakariordearen bulegoan egindako hitzorduan, honako hauek parte hartu dute: GGKEen Koordinakundeko Patricia Ruiz; Pobrezia Sareko Eduardo Jimenez; eta CERMINeko Mari Luz Sanz eta Carmen Burgui, bai eta Eskubide Sozialetako gabineteburu Txema Mauleonek ere.

2016rako lehentasunak

Bilkuran zehar, Laparra lehendakariordeak erakundeen eskaerak jaso ditu datozen Nafarroako Aurrekontu Orokorrei begira, eta zuzentzen duen Lehendakariordetzaren lehentasunak zein diren azaldu du datorren urterako, beren iradokizunak ezagutzeko asmoz.

Alde horretatik, lehendakariordeak aipatu du departamentuaren lehentasunak pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borrokari lotuta izango direla, horretarako, honako hau eginez: behar besteko gutxieneko diru-sarrerak bermatuz; langabeen enplegua sortu eta bertan laneratzea, bereziki sektore kaltetuenei eta gizarteratzeko errenta jasotzen dutenei eraginez; babestutako etxebizitza alokatzearen aldeko apustua egitea etxebizitza-eskubidearen bermean aurrera egiten jarraitzeko, bai eta mendekotasun nahiz zailtasun sozialean dauden haur eta nerabeen arreta-programak hobetzea ere.

Bestalde, Erakunde Sozialen Plataformak Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzaren aurrekontuan "funtsezko hobekuntza bat" aldarrikatu du, pobrezia eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko, desgaituen arretako eta garapenerako lankidetzako esparruetan bereziki.

Gainera, erakunde sozialek egindako programetarako behar adina aurrekontu izateko ere eskatu dute, eta ez funts sozialen PFEZaren % 0,7tik datorren dirua bakarrik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa