(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak “Fueradeleje” dantza-taldearen emanaldi bat programatu du igande honetan Berako kultur etxean ostirala, 2015.eko azaroak 13


Ipuin tradizionalak kontatzen ditu ballet klasiko eta erromantiko, dantza moderno, espainiar, neoklasiko eta garaikideko koreografiekin nahasita


Ikuskizunaren kartela. ( irudia handitu )

Kulturako zuzendaritza nagusiaren Jirabiran programak Fueradeleje dantza-taldearen emanaldi bat programatu du asteburu honetarako, Berako kultur etxean. Igandean, azaroak 15, izango da.

"¿Quién teme al lobo feroz?" ("Nork dio beldurra otso gaiztoari?") du izenburua, familientzako ikuskizuna da eta "Hiru Txerritxoak" eta "Txanogorritxu" ipuin tradizionaletan oinarrituta dago.

Istorio honen protagonistak bizitzaren hiru ikuspegi dituzten hiru dantzari dira: ni-ni belaunaldikoa, lastozko etxetxoan bizi dena; modernoa, behar dena baino lan gehiago egiten ez duena eta egurrezko etxea eraikitzen duena; eta zuhur nahiz arduratsua, adreiluzko etxea nahiago duena.

Lasto eta egurrezko etxeak suntsitzen dituztenean, hiru ahizpak adreiluzkoan babesten dira, eta han ahizpa zaharrenak "Txanogorritxuren" ipuina kontatzen die lotaratu aurretik.

Fueradelejek bi ipuin tradizional horiek baliatzen ditu dantzaren istorio kronologiko bat erakusteko, ballet klasiko eta erromantiko, dantza moderno, espainiar, neoklasiko eta garaikideko koreografiekin.

Fueradeleje dantza-taldea 2008an sortu zen Marisa Vera, Iñaki Fortún eta Virginia Oroz dantzarien eskutik, eta profesionalki Nafarroan lan egitearen aldeko apustu irmoa egin zuten. Sortu zenetik, bost ikuskizun estreinatu dituzte.

Obraren koreografiaz Iñaki Fortún eta Virginia Oroz arduratu dira, eta Itsaso Etxepeteleku, Miriam Remírez, Olaia Nagore, Sarai Extremera, Iñaki Fortún eta Virgina Orozek interpretatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa