(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazte nafarren % 17,5 bakarrik bizi daiteke beren diru-sarrerekin ostirala, 2015.eko azaroak 13


Beste % 34 batek, ordainsariren bat badu ere, beste norbaiten laguntza eskatzen du; eta % 48,5 beste pertsona batzuen diru-sarreren mende dago bakarrik, Nafarroako Gobernuko Gazte Behatokiaren arabera


Nafarroako gazteek 375 euro inguruko batez bestekoa administratzen dute hilean.

Elkarrizketatutako gazteen ia erdia, % 48,5, beste pertsona batzuen diru-sarreren mende dago ekonomikoki gaur egun. % 17,5 soilik bizi daiteke beren diru-sarrerekin bakarrik, eta beste % 34k beste pertsona batzuen laguntza jasotzen du, nahiz eta diru-sarrera propioren bat izan; hala ondorioztatzen da Gobernuko Gazte Behatokiak gazte nafarren gizarteratzeari eta kontsumo-ohiturei buruz egindako azterketatik.

Lan hori erakunde horrek gazte nafarren errealitatea egiaztatzeko urtero egindako azterketen barnean dago, eta aurten, honako honetan oinarritu da: egoera ekonomikoa, kontsumoaren aurreko jokabideak eta beren gizarteratzeko alderdiak ezagutzen. 22 eta 29 urte arteko 500 pertsonak osatutako lagin baten gainean egin da, 15 eta 30 urte artekoak.

Emaitzek diotenez, gazte nafarrek 375 euro administratzen dute batez beste eta hilaren arabera aldatu egiten da; 101 euro ikasten dutenen kasuan, eta 806,8 euro lan-merkatuan sartu direnen kasuan.

Gazteen kontsumoa

Pertsona horien erosketa-erabakiak bi aldagaien arabera bideratzen dira: prezioa (% 78,8) eta kalitatea (% 72,1). 25 urtetik aurrera, hala ere, beste balio batzuek garrantzia hartzen dute: prezioak, hurbiltasunak, barietateak edo norberaren uste osoak, adibidez. Aldiz, ospeak, "esklusibitateak", gutxiengo baten kontuan izan arren, gazteenen artean garrantzi handiagoa dute.

Internetek eginkizun garrantzitsua betetzen du Nafarroako gazteen artean erosketak edo bidaiak kontratatzeko garaian. Gehienek, % 66,9k, bide hori erabiltzen du.

Hilean egindako gastu-partida nagusien artean, arropak eta oinetakoak nabarmentzen dira (hilean 70,9 euroko batez bestekoarekin), eta atzetik datoz irudia eta norbera zaintzeko produktuak (25,8 euro, hilean). Ibilgailuen mantentze-lana, gehienek izan ez arren, 86,9 euro da hilean, eta telefonia mugikorrarena, ohikoenetarikoa, 21 euro azpitik.

Gazte gehienek kanpoko eraginetatik aske daudela uste dute (% 53,2), eta norberak dituen uste osoak direla erosteko eta kontsumoko ekintzen bideratzaile.

Gazteak eta aisialdia

Nafar gazteek aukeratzen duten aisialdi nagusia kirol-jarduera da (% 82,4), eta jarraian, atseden hartzea (% 78,9) eta taberna/kafetegietan ibiltzea datoz (% 71,6). Edatera edo kopa batzuk hartzera ateratzea gehienen aisialdi-jarduera bihurtzen da 20 urtetik aurrera.

Jarduera batzuek adinaren arabera eboluzionatzen dute, eta argi eta garbi ikusten da kultur jardueretan inbertitutako denboran (adinean aurrera egin ahala areagotzen da); kirol-jarduera, berriz, 20 urtetik beherakoen artean gehiago egiten da.

Aldagaiei dagokienez, generoan adibidez, ez da alde handirik topatzen, nahiz eta kirol-jarduera mutilen agendan presentzia handiagoa duen (% 86) adin bereko neskekin alderatuz (% 78,7); bideojokoekin jolastea gizonen % 45ak egindako aukera da, eta emakumeen % 16k hautatzen dute jarduera hori; emakumeen artean onarpen handiagoko jarduerak ere badira, bidaiatzea, zinemara edo antzerkira joatea, liburuak irakurtzea edo irratia entzutea, esaterako.

Etxetik kanpo jaten gastatzen dute gehien guztiek (56 euro, hilean), eta haren atzetik datoz tabernetan edo kafetegietan ibiltzea (41 euro), txangoak egitea edo asteburuko irteerak (37 euro).

Biztanleria gaztea eta gizarteratzea

Gizarteratzeko gaiei dagokienez, Nafarroako gazteek ez dute immigranteekin esperientziak izateko arazorik edo ez dituzte errefusatzen. Izan ere, gazteen % 37,1ek immigranteak dituzte beren lagunen artean.

Hamar gaztetatik zortzik ere ez luke arazorik izango etxebizitza bat immigrante bati alokatzeko edo ezaugarri horietako jendea dagoen kontzentrazio handiko auzo batean bizitzeko ere.

Gazteek langabeak eta beraiek bezalakoak normaltasunez tratatu behar direla diote, nahiz eta jokabide abegitsuagoa duten desgaitu, adingabe eta adineko jendearekin. Beste talde batzuekiko aldea ikus daiteke, ordea, etxerik gabekoen edo droga-mendekotasuna dutenen kasuan, adibidez.

Inkestari erantzundako hamar pertsonatatik bi diskriminatuta sentitu dira noizbait adinagatik, lankideek edo ikastetxeak bereziki eragindako presioagatik.

Berdintasun eza hautemateko orduan, emakume gazteen taldeak adierazi du genero-arrazoiengatik bidezkoa ez den tratua jasan behar izana (% 22).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa