(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Poctefa Europako funts-programara aurkeztutako hiru proiektutatik batek bazkide nafarrak ditu ostirala, 2015.eko azaroak 13


Frantzia eta Andorrarekin egindako mugaz gaindiko 40 ekimen dira, eta 18,9 milioi euroko finantzaketa eskatzen dute


laborategia

Finantzaketa-sektoreetako bat da berrikuntza.

Poctefa 2014-2020 mugaz gaindiko garapen-programara aurkeztutako hiru proiektutatik batek gutxi gorabehera bazkide nafarrak ditu. Zehazki, Europako finantzaketa jaso nahi duten 122 ekimenetatik, 40k Foru Komunitateko eragile edo erakundeen ekarpena dute, haietako 16k `taldeburu´ modura.

Pirinioetako Lan Elkartearen aurrean eskaerak aurkezteko epea iragan asteartean amaitu zen, eta orain ekimenak hautatzeko prozesua hasiko da, datorren udaberrian hartuko den erabakia.

122 hautagaiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsari (EGEF) 151 milioi euro eskatu dizkiote. Nafarroako bazkideak dituzten 40 ekimenak 18,9 milioi eskatu dute.

Gogora ekarri behar da Poctefa 2014-2020 Programa Europar Batasunak 189,3 milioi eurorekin finantzatzen duela EGEF funtsekin; haietatik, 71,2 milioi lehen deialdirako dira. Europako funtsek onartutako proiektuen kostu guztiaren % 65 diruz laguntzen dute. Nafarroak 20,8 milioi euro du EGEFek emanda 2014-2020 programazio-epe guztirako.

Proiektuek zenbait irizpide bete behar dituzte onartuak izateko (eskatutako dokumentazioa, programan parte hartzen duten hiru herrialdeetatik bitako bazkideak izatea, Europako Erkidegoko beste programa batzuk ez finantzatzea…). Horren ostean, Programazio Batzordeak, programan parte hartutako agintari publikoen ordezkariek osatzen dutena, praktikara eramango diren proiektuak hautatzen ditu.

Proiektu nafarrak

Programaren helburua lankidetzako proiektuak sustatu eta kofinantzatzea da, eta haiek hautagarria den mugaz gaindiko zonaldeko eragile sozio-ekonomiko frantses, espainiar eta andorratarrek egiten dituzte. Europako Batzordeak onartu zuen maiatzaren 19an, finantza-laguntza emateko bosgarren belaunaldia mugaz gaindiko zonalde horretan integrazio ekonomiko eta sozialeko proiektuak sustatzeko. Europako finantza-babes horrek Pirinioetako bi aldeetako erakunde nahiz eragileen artean lankidetzarako aukera berriak eskainiko ditu.

Lehen deialdi honetan jasotako ekimenen artean, honako proiektu hauek daude: mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak turismoaren esparruan, B+G, klima-aldaketari egokitzea, nekazaritza-jarduera sustatzea, energia berriztagarria sustatzea, osasun-zerbitzuak, sormen artistikoa, besteak beste.

Nafarroako bazkideekin egindako ekimenak honako hauei buruzkoak dira:

1. ARDATZA (berrikuntza eta lehiakortasuna): 4,55 milioi euro eskatzen dituzten 13 proiektu.

2. ARDATZA (klima-aldaketa eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa): 0,08 milioi euro eskatzen duen proiektu bat.

3. ARDATZA (tokiko baliabideak era iraunkorrean erabiltzea): 10,06 milioi euro eskatzen dituzten 18 proiektu.

4. ARDATZA (ondasun eta pertsonen mugikortasuna):1,77 milioi euro eskatzen dituen proiektu bat.

5. ARDATZA (eskumenak eta lurraldeetan sartzea): 2,44 milioi euro eskatzen dituzten 7 proiektu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa