(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Parisko atentatu terroristak gaitzetsi ditu eta biktimei nahiz Frantzia osoari erabateko elkartasuna adierazi die larunbata, 2015.eko azaroak 14


Foru Gobernuak, ordezkaritza parlamentarioa duten indar politiko nafarrekin eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin batera, herritar guztiei dei egin die bihar, Iruñean, 17:30ean, Nafarroako Jauregiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte har dezaten, bai eta Nafarroako hainbat udalerritan antolatzen diren elkarretaratzetan ere 


jauregia

Nafarroako Jauregiaren fatxada; bertan egingo da elkarretaratzea.

Nafarroako Gobernuak, Parisko atentatu terroristen aurrean, bere gaitzespen irmoena adierazi nahi du, eta biktimei, haien senideei eta hurbilekoei nahiz Frantzia osoari erabateko elkartasuna erakutsi.

Lehendakariak Foru Dekretu bat sinatu du gaur goizean eta, haren bidez, dolu ofiziala deklaratu du Parisko atentatuak direla-eta; banderak haga erdian jartzea agindu du Foru Komunitateko eraikin ofizialetan. Gainera, Hollande presidenteari eta Akitaniako presidente Alain Rousseti, doluminak eta elkartasun-mezuak igorri dizkie. Gogora ekarri behar da, Rousset Pirinioetako Lan Elkarteko presidentea dela, eta mugaz gaindiko organo horretan Nafarroak parte hartzen duela.

Gainera, Foru Gobernuak, ordezkaritza parlamentarioa duten indar politiko nafarrekin eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin batera, herritar guztiei dei egin die Nafarroako hainbat udalerritan antolatuko diren elkarretaratzetan parte har dezaten, haien artean igande honetan,17:30ean, Iruñean, Nafarroako Jauregiaren aurrean (Karlos II:aren fatxada) egingo dena. Hala, bart izandako atentatu terroristen aurkako gaitzespena adierazi nahi da, 120 hildako baino gehiago eta berrehun zauritu baino gehiago utzi dituzten atentatuak Parisko hainbat tokitan; horrekin batera, biktimei, haien senideei eta hurbilekoei nahiz Frantzia osoari erabateko elkartasuna erakutsi nahi zaie.

Indarkeriaren gaitzespena eta bake nahiz elkarbizitzaren aldeko apustua

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Lehendakariak presidente frantsesari eta Pirinioetako Lan Elkarteko presidenteari igorritako mezuetan, "Parisko atentatu terroristen gaitzespen irmoa adierazi die, eta saminean biktimekin (hildako pertsonak eta zauritutakoak), haren senide eta hurbilekoekin daudela, bai eta Parisko nahiz Frantziako gizarte osoarekin ere; Nafarroako herritar guztien erabateko maitasun, babes eta elkartasuna helarazi nahi diegu".

Barkosek azpimarratu du "Europako herritar guztiak eta bertako ordezkari politiko nahiz instituzional guztiak batzeko beharra dagoela une zail hauetan, eta bakearen nahiz elkarbizitzaren aldeko adierazpen publikoa egin dezatela kale eta plazetan".

Nafarroako Gobernuak berriz aipatu du ere, "askatasun, demokrazia eta elkarbizitza babesteko konpromiso hautsiezina duela Frantziako kaleek berriz jasan izan duen indarkeria-adierazpen zentzugabe berri baten aurrean, demokraziaren eta Askatasuna, Berdintasuna eta Senidetasuna balioen finkapenaren ikur den herrialde batean".

Foru Gobernuak honako honen aldeko apustua egiten du: "Eskualde eta herrialdeen lankidetza-markoan, Europa eta mundu hobe bat eraikitzeko lanean aurrera egitearen alde, demokrazia, eskubide eta justizia gehiagorekin; izuaren bidez xantaia egiten dutenei aurre eginez, hau da, era eta maila guztietako emakume eta gizonek borroka egin duten, borrokatzen duten eta borrokatuko duten askatasun horiek suntsitzeko izua baliatzen dutenei aurre egiteko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa