(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehunka pertsonek gaitzetsi dituzte Parisko eraso terroristak Nafarroako Gobernuak deitutako elkarretaratzean igandea, 2015.eko azaroak 15


Atentatuak gaitzesteko indar politiko guztien eta herritarren arteko batasuna azpimarratu du Barkos Lehendakariak


Agintariak eta elkarretaratzean izandako herritar batzuk. ( irudia handitu )

Ehunka pertsonek bat egin dute Nafarroako Gobernuak egindako deialdiarekin, eta isilpeko elkarretaratzea burutu dute Nafarroako Jauregiko fatxadaren aurrean, Parisen ostiralean gertatutako eraso terroristak gaitzesteko eta biktimei nahiz kaltetuei elkartasuna adierazteko.

Elkarretaratzea amaitu ondoren, bertaratutako guztien txalo-zartarekin amaitu dena, Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek adierazi du Parisko erasoak "demokraziaren eta askatasunaren bihotzari egindako atentatuak direla", eta pozik agertu da erakundeek nahiz herritarrek emandako erantzunarekin; "elkartasun eta biktimen alboan egoteko keinu bat" izan dela esan du, eta indar politikoek nahiz herritarrek atentatuak gaitzesteko erakutsitako jarrera bateratua azpimarratu du ere Lehendakariak.

Nafarroako Gobernuko kontseilari guztiekin eta Departamentuetako goi-karguekin batera, deialdian izan dira ere: Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez; Nafarroako alderdi politiko guztietako eledunak eta hainbat parlamentari; Gobernu zentraleko ordezkari Carmen Alba; Francisco Javier Enériz Nafarroako Arartekoa; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Pablo Azcona; Iruñeko, Eguesko eta Tafallako alkate Joseba Asiron, Alfonso Etxeberria eta Arturo Goldarazena, hurrenez hurren; beste udalerri batzuetako alkateak, eta sindikatu, enpresa nahiz kultura munduko ordezkariak.

Bertaratutako jendetzaren artean, Nafarroako komunitate islamiarreko ordezkariak, herritar frantsesak eta Afrikako iparraldeko herrialdeko ordezkariak zeuden, eta haiek guztiek dolu-xingola beltza zuten bandera frantsesak erakutsi dituzte hainbat pankartatan. Nafarroako Jauregiko fatxadako banderak haga erdira daude Barkos Lehendakariak atzo, larunbata, dekretu bat sinatu ondoren; dekretu horrekin, hiru dolu-egin deklaratu ditu Parisko atentatuengatik.


Elkarretaratzean parte hartutako jendea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko kontseilari guztiekin eta Departamentuetako goi-kargu batera, deialdian izan dira ere: Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez; Nafarroako alderdi politiko guztietako eledunak eta hainbat parlamentari; Gobernu zentraleko ordezkari Carmen Alba; Francisco Javier Enériz Nafarroako Arartekoa; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Pablo Azcona; Iruñeko, Eguesko eta Tafallako alkate Joseba Asiron, Alfonso Etxeberria eta Arturo Goldarazena, hurrenez hurren; beste udalerri batzuetako alkateak, eta sindikatu, enpresa eta kultura munduko ordezkariak.

Bertaratutako jendetzaren artean, Nafarroako komunitate islamiarreko ordezkariak, herritar frantsesak eta Afrikako iparraldeko herrialdeko ordezkariak zeuden, eta haiek guztiek dolu-xingola beltza zuten bandera frantsesak erakutsi dituzte hainbat pankartatan. Nafarroako Jauregiko fatxadako banderak haga erdira daude Barkos Lehendakariak atzo, larunbata, dekretu bat sinatu ondoren; dekretu horrekin, hiru dolu-egin deklaratu ditu Parisko atentatuengatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa