(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Toki Ogasunen finantzaketa KPI gehi bi punturekin eguneratuko du 2016an astelehena, 2015.eko azaroak 16


Toki Administrazioaren erreforma izan da Lehendakariak Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin egindako bilkuraren beste gai bat


Ezkerretik eskuinera: Garbayo, Barkos Lehendakaria, Azcona eta Pérez. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2016an KPI gehi bi puntutan gehituko du toki-erakundeek Transferentzia Arrunten Funtsean izan beharreko partaidetza; haren bidez finantzatzen dituzte udalek bere gastu arruntak (pertsonala, bulegoak, hornidurak…).

Hala iragarri du Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko ordezkariekin Nafarroako Jauregian egindako bilkuran; azken asteotan merindade buru diren udalerrietako alkateekin nahiz Tafallakoarekin egindako errondako azken bilera izan da, arazo eta gai erkideak jorratzeko asmoz.

Adierazi duenez, igoera horrek ez ditu udalen beharrak asetzen, baina "Gobernuak nondik nora lan egin behar duen marrazten du, krisiari toki-erakundeekin adostutako lanean oinarrituz aurre egiteko".

Bestalde, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari eta Lodosako alkate Pablo Azkonak azaldu duenez, bilkuran, gobernu-organoen osaera berria aurkezteaz gain (iragan hilean berrituak), hainbat gairi heldu zaie berriz, egiteke dagoen Toki Administrazioaren erreforma, esaterako, eta Gobernuari gonbita luzatu dio hemendik aurrera gai horretan lan egin dezan, "udal eta herritarrentzat oso garrantzitsua den gaia, haiek baitira gure zerbitzuak jasotzen dituztenak". Alde horretatik, adierazi du "erreforma egitea premiazkoa dela, baina lasaitasunez egin behar dela izaera egonkorra izan dezan, eta zerbitzuak modu eraginkor batean berriz antola ahal daitezen".

Bilkuran, Barkos Lehendakaria eta Pablo Azconarekin batera, honako hauek parte hartu dute: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehen lehendakariorde eta Cintruenigoko alkate Raquel Garbayok, eta bigarren lehendakariorde eta Olloko alkate Francisco Javier Pérezek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa