(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Jauregian esku hartzeko plan baten aurrerapena aurkeztu du, 2016. urtean 1,25 milioiko inbertsioa aurreikusten duena astelehena, 2015.eko azaroak 16


Iruñeko Udaleko ordezkaritza batek hainbat eraikin bisitatu ditu, eta egingo diren lanei buruzko informazioa jaso du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Jauregian egingo den esku hartze-planaren aurrerapena aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan. Haren bidez, erabilerak legeztatu eta arrazionalizatu nahi dira, mantentze-lana bermatu eta eraikinek duten narriatze-egoerarekin amaitu, zenbait kasutan oso larria dena.

Gela

Artxibo zaharreko lokal baten barnealdea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Jauregian egingo den esku hartze-planaren aurrerapena aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan. Haren bidez, erabilerak legeztatu eta arrazionalizatu nahi dira, mantentze-lana bermatu eta eraikinek duten narriatze-egoerarekin amaitu, zenbait kasutan oso larria dena.

Prentsaurrekoa eskaini da Iruñeko Udalaren ordezkaritza batek egindako bisitaren ondoren; ordezkaritza horri Gobernuak egingo dituen jarduketen berri eman dio: mantentze-lanak, Nafarroako Jauregiko barrutiko eraikinak berritu eta egokitzea eta, lan horietarako, Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan 1.250.000 euro esleitu dira; diru-kopuru horren zati handi bat Nafarroako Artxibo zaharra birgaitzeko erabiliko da, narriatze-egoera handiena duen eraikina baita.

Bi ordezkaritzek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont eta Hiri Bizigarri eta Etxebizitza Arloko zinegotzi Jose Abaurrea buru zutela, bertako hainbat lokal bisitatu dituzte, eta Nafarroako Gobernuak jadanik hartutako ekimenak nahiz etorkizunean egingo direnak aztertu dituzte.


Gela

Artxibo zaharreko bigarren solairuko gela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, urriaren 14an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen eta, haren arabera, Nafarroako Jauregiaren eta haren ingurunearen erabilerak legeztatzeko espedientea hasteko agintzen zen, bai eta araudi-antolamendu, erabilera nahiz mantentze-lanen Plan Gidari bat idaztea ere. Erabaki hori Nafarroako Jauregiak oro har duen narriatze-egoera ikusi ondoren hartu zen, zenbait txosten teknikok agerian utzitakoa. Erabakiaren barnean sartzen zen ere, Iruñeko Udalaren aurrean Nafarroako Jauregiaren eta haren ingurunearen erabilerak nahiz jarduerak legeztatzeko kudeaketak hastea.

Gaur egindako bilkura 2015eko urriaren 13an Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Zuzendaritzan egindakoaren jarraipena izan da, Nafarroako Gobernuak hala eskatuta, egoeraren berri emateko eta hari nola aurre egin aztertzeko. Bilkura horretan, beste bat egitea adostu zen, premiazko obren legeztatze nahiz egikaritzea jorratzeko 2016. urterako aurrekontuan zenbateko zuzkidura ekonomikoa izango zen jakin ondoren; aldi berean, bisita baliatuko zen Iruñeko arduradun politiko eta teknikoek egoera bertatik bertara ikus zezaten, horri buruzko azalpen egokiak jasotzeaz gain.

Premiazko obrak Nafarroako Artxibo zaharrean eta estalkietan

2016rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuko zirriborroan 1.250.000 euro esleitu da jadanik datorren urtean egikarituko diren obretarako; 750.000 euro autobabeserako planerako erabiliko dira, eta beste 500.000, Nafarroako Artxibo zaharreko eraikinean premiazko obrak egikaritzeko; obra horien barnean, estalkietan jarduketak egingo dira, eta bulegoetarako espazioak prestatuko, bulegoak, bilkura-aretoa, biltegia… Horren guztiaren berri eman zaie hiriko udal ordezkariei.

Gainera, bilkuran udal eskaera aztertu da, hau da, Ingurumena Babesteko Esku Hartzeko Foru Legea garatzeko Araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak sailkatutako jarduera-lizentzia lortu behar duela eta, harekin batera, egikaritu nahi diren obra guztiak jasoko dituen proiektu teknikoa aurkeztu beharko duela.

Alde horretatik, Lehendakaritzako Departamentuak jakinarazi duenez, kontratatu dira jadanik Nafarroako Jauregiaren dokumentazio teknikoaren proiektu bategina egitea eta idaztea, bai eta Sailkatutako Jardueraren proiektuarena ere, aipatutako lizentzia izapidetzen utziko duena; hura guztia 2015eko aurtengo urtea amaitu baino lehen amaituta izatea aurreikusten da. Gainera, kontratatu dira ere: jauregiko estalkietan ez erortzeko sistema hornitzeko eta jartzeko beharrezko lanak, Larrialdi Plana ezartzea eta ebakuazio-simulakroa egitea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa