(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2015eko Kirol Merezimenduaren 17 Zilarrezko Domina eta lau Ohorezko Aipamen emango ditu asteartea, 2015.eko azaroak 17


Abenduaren 2an, asteazkena, banatuko dira Nafarroako Egunaren ospakizunen barnean


Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du gaurko bilkuran eta, haren arabera, 2015eko Kirol Merezimenduaren 17 Zilarrezko Domina eta lau Aipamen Berezi emango ditu. Sari horiek abenduaren 2an, asteazkena, banatuko dira, 12:00etan, Nafarroako Egunaren ospakizunen barnean.

17 dominak honako hauek dira:

- Nicolás Arozarena Rabasco, Zarrakaztelun 33 urtez kirola sustatzen aritzeagatik.

- Tiburzio Arraztoa Urrutia, Laxoa pilota-modalitatea Malerrekan eta Baztanen sustatzen aritzeagatik 30 urte baino gehiago. Kirol-modalitate horren gainean zenbait liburu argitaratu izana ere baloratzen da.

- Iñaki Ayerra Iturain, Iruñeko eta Zizur Nagusiko hainbat kirol-klubetan 26 urtez saskibaloia sustatzen aritzeagatik.

- Amaia Azpiroz Recondo, Leitzan eta Nafarroako Futbol Federazioan 27 urtez futbola sustatzen aritzeagatik.

- Virginia Blasco Gamarra, zenbait klubetan eta Nafarroako Hipika Federazioan 26 urtez hipika eta desgaituentzako hipika sustatzen aritzeagatik.

- José Antonio Castro Quiñones, txirrindularitzan 41 urtez egindako lanagatik, hainbat eginkizun eginez.

- Miguel Echeverria Velaz, C.A. Artajonés eta Nafarroako Futbol Federazioan 28 urtez egindako lanagatik.

- Luis Irazoki Etxegarai, Berako Gure Txokoa klubeko futbola sustatzen 27 urtez egindako lanagatik, hainbat eginkizun betez.

- José Maria Iturri Lizoain, Nafarroako Euskal Pilota Federazioan bereziki pilota sustatzen 27 urtez egindako lanagatik.

- Eduvigis Mata León, Irurtzunen pilota sustatzen 33 urtez egindako lanagatik, hainbat eginkizun betez.

- José Mateo Zuazu, Tafallako Peña Sport klubean 27 urtez egindako lanagatik, hainbat eginkizun eginez.

- Jesús María Ojer Morales, Tafallako pilota sustatzen 29 urtez egindako lanagatik, San Sebastian Peña Pilotazalearen barnean.

- Fernando Ortín Palacios, hainbat kirol-klubetan eta Nafarroako Eskubaloi Federazioan 25 urte baino gehiago eskubaloia sustatzen egindako lanagatik.

- José Peña Larrayoz, A.D. San Juan.-Donibane K.E. klubean 50 urtez egindako lanagatik, hainbat eginkizun eginez.

- Juan Miguel Sagardoy Eseverri, txirrindularitza sustatzen, BTT modalitatean, 25 urte baino gehiago lanean aritzeagatik, Iturrotz klubean hainbat eginkizun eginez.

- Pedro Sagardoy Eseverri, txirrindularitza sustatzen, BTT modalitatean, 25 urte baino gehiago lanean aritzeagatik, Iturrotz klubean hainbat eginkizun eginez.

- Marisa Sarasate Arrieta, hainbat kirol-klubetan eta, bereziki, Malkaitz klubean emakumeen eskubaloia sustatzen 25 urtez egindako lanagatik.

Lau Ohorezko Aipamen

Gainera, Nafarroako Gobernuak ondorengo Ohorezko Aipamenak eman ditu:

- Baionako Aviron Bayonnais klubari, Unión Ciclista Navarrarekin 30 urtez lankidetzan aritzeagatik.

- Iruñeko Kirol Ehiztari eta Arrantzale Elkartea, hura sortu zenetik mendeurrena bete denean. Ingurumenarekiko errespetua eta kirol jarduera egokiak egitea baloratzen da.

- Floren Nazabal Leitza. Etxarri Aranazko aizkolaria. Kirol-ibilbide luzean lortutako garaipen garrantzitsuak baloratzen dira.

- Alex Mariñelarena Mutiloa. Kirola uzten duen unean ematen zaio, istripu larri bat izan eta bizimodu normala egiteko errekuperatu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa