(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide sozialak bermatzea, enplegua sortzea eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea, 2016rako Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektuko ardatzak asteartea, 2015.eko azaroak 17


Nafarroako Gobernuak gaur onartu du dokumentua, eta 3.897 milioi euroko gastua jasotzen du


Transcripción textual del video

Talde ahulenen eskubide sozialak bermatzea, enpleguaren sorrera sustatzea krisiak gehien kaltetutako zonaldeetan arreta berezia jarriz, eta osasun, hezkuntza eta kulturako zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea dira 2016. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua eratzen duten ardatz nagusiak (Foru Gobernuak gaur goizean onartu duena).

jauregia

Nafarroako Jauregia.

Talde ahulenen eskubide sozialak bermatzea, enpleguaren sorrera sustatzea krisiak gehien kaltetutako zonaldeetan arreta berezia jarriz, eta osasun, hezkuntza eta kulturako zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea dira 2016. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua eratzen duten ardatz nagusiak (Foru Gobernuak gaur goizean onartu duena).

Dokumentua Foru Araubideko Batzordera eta Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera igorriko da bertan aztertu eta txostena egin dezaten, foru-legeko proiektu modura behin betiko onartu baino lehen, eta Nafarroako Parlamentura igorri baino lehen bertan eztabaidatu eta onartu dadin.

Aurreproiektuak 3.500,8 milioi euroko gastu-muga ez finantzarioa aurreikusten du (Prestazio Handiko Trena alde batera utzita), 2015erako luzatutako aurrekontua baino % 4,02 gehiago (135,4 milioiko aldea, termino absolutuetan). Gainera, gastu finantzarioan 395,8 milioi euroko gehikuntza erantsia izango da datorren ekitaldian.

Aurrekontuaren zati handiena gizarte-arloak hartzen ditu, finantzarioa ez den gastu guztiaren % 55,86rekin, eta 2015eko luzatutako aurrekontuaren aldean % 6,22 igo da. Eskubide Sozialetan izandako igoera azpimarratu behar da (% 9,23), eta Nafarroako Gobernuko aurrekontu guztiaren % 10,54 da. Osasunean % 5,96ko igoera izan da, eta Hezkuntzan, % 4,87koa. Osasuneko, Hezkuntzako Eskubide Sozialetako hiru departamentuak aurrekontu-zuzkidura handiena dutenak dira, gainera. Halaber, berdintasunari, elkarbizitzari eta herritarren partaidetzari emandako bultzada nabarmendu behar da: arlo horiek % 18,34 igo dira Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentu berriaren barnean.

Aipagarria da arlo sozialetako baliabideen igoera gastuari eusteko egoera batean lortu dela, eta aurreko Foru Gobernuak aurretik jadanik konprometitutako 183,7 milioi eurorekin zorra eta hainbat azpiegituraren "itzalpeko bidesariak" izenekoak finantzatzeko. Zehazki, kopuru horretatik, 104,4 zorraren interesak ordaintzeko erabiliko dira; 43, A-12 autobiako (Iruña-Logroño) kanonerako; 16,5 A-21 kanonerako (Pirinioetako Autobia); 15,3 Nafarroako Ubideko ureztatzeen kanonerako; eta 4,4 Nafarroako Ubideko 1. fasea zabaltzeko ureztatzeen kanonerako.

Eskubide sozialak, enplegua eta inbertsioa

Aurreproiektuak eskubide sozialak bermatzeko apustu irmoa aurkezten du, talde ahulenenen aldekoa bereziki. Horretarako, aurreko Gobernuak aurreikusi baino 36,37 milioi euro gehiago erabiliko dira. Gizarteratzeko Errentaren finantzaketa eta beste laguntza berezi batzuk, % 63,2koko igoerarekin, 58.5 milioi euroraino heldu arte, funtsen helmuga nagusiak dira.

Pobreziaren aurkako borroka larrialdi sozialerako laguntza berrietan ere islatzen da (2 milioi); babestutako enplegu soziala indartzea (+% 21,6), 6 milioi inbertituko dira bertan; eta gizarte zerbitzuetako lehen mailako arretako baliabideak hobetzea, aurrekontuan % 8,7ko igoera izango dutenak (13,7 milioi). Alor honetako beste berrikuntza batzuk etxebizitza publikoko alokairuari emandako laguntzak (% 14, 13 milioiraino), etxegabetutako familientzako etxebizitza publikoak uztea eta garapenerako lankidetzako diru-laguntzak igotzea (4,3 milioi).

Azkenik, mendekotasun moderatua duten pertsonentzako (3.000 nafar) zenbateko ekonomikoa zabaltzea nabarmendu behar da, eta horrek 4,5 milioi euroko kostua izango du; amaitzeko, haurtzaroa eta nerabezaroa babesteko programak hobetzea (+2,3 milioi).

2016rako Departamentuaren ekintzak osatzen dute: Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioa abiaraztea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kudeaketa-eredua birmoldatzea honako hauei arreta handiagoa emateko: enpleguaren zentro bereziak eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko zentroak, gazteen enplegua, ETE eta autonomoak, gizon eta emakumeen berdintasuna, erakunde laguntzaileen hitzarmenen aurrean.

Kalitatezko enplegua sortzea, jarduera ekonomikoari lagunduz eta lurralde guztia era orekatuan garatuz, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren helburu nagusia da. Alor horretan, duen garrantzi ekonomikoagatik nabarmendu behar da (28 milioi euro) enplegua sortzen duen jarduera ekonomikoari emandako babesa. Industriako inbertsiorako laguntzek osatzen dute partida nagusia (24,5 milioi euro), eta haiekin batera, 1 milioiko zuzkidura aipatu behar da langabezia handieneko zonaldeak berriz industrializatzeko planean erabiltzeko.

Berrikuntzan, I+G+Bko laguntzetan igoera izan da (8,2 milioi euroraino), Nafarroako enpresen nazioartekotzeari bultzada eman zaio (700.000 euro) eta teknologia-zentroei laguntza eman zaie (8 milioi). Ekintzailetzari eta enpresako lankidetzari emandako laguntzei ere eutsi zaie, eta turismo nahiz merkataritzako sektoreari emandako laguntza indartuko da.

Azpiegiturei dagokienez, proiektu berri batzuk egitea aurreikusi da, adibidez: Belate eta Almandozko tunelak hobetzeko plan bat; Nafarroarako Energia Plan bat prestatzea 2025ari begira; euskal Y sareari lotzeko azterketak egitea; Iruñeko tren-geltokirako dauden hirigintzako aukerak eta Nafarroako bidaiari nahiz salgaien eskaera/ahalmenak.

Osasun, Hezkuntza eta Kulturako zerbitzuak hobetzea

Osasunean, kalitatea hobetzeko egindako apustua 2,2 milioi euroko zuzkiduran islatzen da itxarote-zerrenden aurkako plan estrategiko bat ezartzeko, osasuneko langileen prestakuntza sustatzea edo inbertsioak areagotzea (+% 38,71), 33,2 milioi euroraino heldu arte. Zenbateko hori San Francisco Javier Psikogeriatria Zentroa birmoldatzeko erabiliko da, bai eta Nafarroako Ospitaleguneko mediku-taldeak eta ebakuntza-gela berrien ekipamendua berritzeko ere

Aurrekoarekin batera, prebentziozko jarduerak eta osasuna alor guztietan sustatzea dira Departamentuaren jarduteko bigarren ardatz nagusia. Hura lortzeko, osasun propioko eta toki-erakundeen programetarako zuzkidura handitu egin da (1,6 milioiraino), eta pazienteen elkarteekin lankidetza sendotuko da (1,6 milioi). Prebentzioaren arloan, Koloneko Minbizia Prebenitzeko Programaren II. fasea egingo da, eta pneumokokoaren txertoa haurren txerto-egutegian sartuko.

2016ko hirugarren lan-ildo nagusia ikerketaren sustapena eta osasun-berrikuntza izango da, eta alor horrek 2 milioi euro izango ditu, 2015ean baino % 12,5 gehiago.

Hezkuntzaren arloan, aurreko ekitaldiarekin alderatuz, ahalegin ekonomiko nagusiak hezkuntzako azpiegituren beharrei erantzuteko egingo dira (7,4 milioi euroko zuzkidurarekin), honako ikastetxe publiko hauetan proiektuak eta obrak egiteko: Sarriguren, Buztintxuri, Erronkari, Ituren eta Iturrama, Castejon nahiz Larraintzarreko institutuetan.

Bestalde, 4 milioi euroko partida bat esleitu da testu-liburuen doako programan benetako eskaera asetzeko. Departamentu honetako berrikuntza honako hauek osatzen dute: prestakuntza eta ikerketarako nahiz zuzkiduraren igoerak (600.000 euroraino), bai eta unibertsitateekin egindako hitzarmenetarako ere (200.000 euro), eta D eredua euskalduna ez den zonaldera zabaltzeko aukeraren finantzaketak.

Bestalde, Kulturan ikuspegi-aldaketa bat gertatu da Departamentuaren ekintzetan; hala, arteen berrikuntza lehenesten da, abangoardiako proiektuetarako laguntza-deialdi berriekin edo ikerketa sustatzen dutenak (90.000). Aldi berean, kultura tradizionalari eta herri-adierazpen propioei lotutako sektorerako berariazko laguntzak sortu dira (67.000 euro).

Gainera, museo-sarerako eredu ekonomiko eta funtzionamenduko eredu berri bat zabaltzeko aurrekontu-zuzkidura esleitu da; alor horretan, Oteiza museoak jasoko duen 823.800 euroko ekarpen berria azpimarratu behar da, eta Huarteko Arte Garaikideko Zentrorako, 350.000 euro.

Musikan, Pablo Sarasate fundazioari egindako 3,6 milioi euroko ekarpena aipatu behar da Nafarroako Orkestra Sinfonikoa finantzatzeko.

Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren kasuan, 8,6 milioi euroko aurrekontuari eutsi zaio, eta iragan legealdian izandako % 57ko murrizketa geratu da, horrenbestez. Horrekin, sektore horretako institutuaren lidergoa berreskuratzea bilatzen da.

Oroimenarekin, bakearekin eta elkarbizitzarekin konpromisoa

2016rako Aurrekontuen aurreproiektuak, gainera, Nafarroako Gobernuak oroimen historikoarekin, bakearekin eta elkarbizitzarekin duen konpromisoa islatzen du, genero-berdintasunaren defentsa, herritarren partaidetza bultzatzea eta euskara sustatzea. Alderdi horiek guztiak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen Departamentu berrian jasota daude, eta haren mende daude ere Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko ekintzak (horretarako, 300.000 euro erabiliko dira). Politika berri horiekin, arlo horiek % 18 igoko dira.

Hala, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren aurrekontua 700.000 eurorekin handitu da, eta emakumeen indarkeriaren aurka borrokatzeko erabiliko da gehienbat. Gainera, 247.000 euro Memoria Historikoaren legea garatzeko jardueretarako erabiliko dira (hobien maparen eguneratzea, gorpuzkiak hobitik ateratzea). bai eta biktimak ikusarazteko ere; beste 225.000 euro, berriz, bakeari eta elkarbizitzari lotutako ekintzetarako. Bestalde, departamentu berri honetako aurrekontua herritarrei arreta emateko jarduerekin osatzen da, eta haien artean Iruñean irekiko den bulego bat nabarmentzen da, eta gizartearen partaidetza sustatzea politika publikoen diseinu nahiz jarraipenean.

Azkenik, euskararen sustapenak partida handitu du (1,5 milioiraino) helduen irakaskuntzarako laguntzak berreskuratzeko asmoz, udal arloko ekimenak sustatzeko eta hizkuntz hori hedabideetan sustatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko arloan, berriz, aurrekontua Landa Garapeneko Planaren garapenean oinarrituko da; hari esker, nekazaritzako sektorearen esku 13,3 milioi euro jarriko dira nekazari gazteei laguntzeko, nekazaritzako ustiapenetan inbertitzeko eta nekazaritza ekologikoa sustatzeko.

Udal arloan, toki-ogasunetarako transferentzia arrunten funtsa KPI gehi 2 puntu (204,5 milioi) handituko da, eta azpiegituren premiazko inbertsioei erantzungo zaie 11,5 milioiko zuzkidurarekin; azken zenbateko hori ez da nahikoa behar guztiak asetzeko, baina ekitaldian zehar zabaltzea espero da. Toki-erakundeek laguntza ekonomikoa jasoko dute ere ingurumeneko proiektuak egiteko, tokiko mapa berriaren garapenean parte hartzeko eta ondasun higiezinen inbentarioa egiteko.

Ingurumenean, basoko sektorean arreta berezia jarriko da, kontserbazioko nahiz aprobetxamendu iraunkorraren ikuspegitik, eta proiektu berritzaile nahiz iraunkorrak ezartzen ere arreta jarriko da. Lehenengo atalean, 3 milioi erabili dira basoko lan, azpiegitura, nekazaritzako lurrak baso-sartzeko, suteak prebenitzeko eta basoak lehengoratzeko laguntza-deialditan. Bigarren atalari dagokionez, honako hauen laguntza sendotuko da: ingurumen-hezkuntza, elkarteekin dagoen lankidetza, boluntariotzari emandako bultzada eta partaidetza nahiz iraunkortasuna sustatzea.

Nafarroako Jauregian esku hartzeko plana

Azkenik, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan, Nafarroako Jauregia berritzeko plan bat azpimarratu behar da berrikuntza modura (1,2 milioiko aurrekontua), eta baita honako hauetarako partidetan izandako igoera: Foruzaingoaren ekipamendu eta materiala (+400.000 euro), suhiltzaileak (+210.000) eta babes zibila (+107.000 euro). Departamentu honetako berrikuntzak bulego judizial berri baten sorrerarekin osatzen dira espedienteen izapideak arintze aldera.

Lehendakaritzan ere, gastuaren murrizketa ere azpimarratu behar da ondorengo kontzeptuetan, adibidez: protokoloa, garraioa eta bidaia-gastuak, askotariko gastuak (100.000 eurotik gora), segurtasun pribatuko kanporatzeak (155.000 euro), Parke Mugikorreko auto ofizialen erabilera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa