(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

375 langilek eta elurra kentzeko 127 ekipok osatzen dute Nafarroako neguko bidezaintza-dispositiboa asteazkena, 2015.eko azaroak 18


www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848423500 telefono-zenbakian errepidearen egoerari buruzko etengabeko informazioa eskaintzen da


Elurra kentzeko 127 makina (haietatik 6 turbofresak) eta zaintza nahiz kontroleko 90 bat ibilgailuk osatzen dute Nafarroako neguko bidezaintzaren parke mugikorra, eta apirilaren 30 arte luzatuko da; asteburu honetan aktibatuko da estreinakoz, ostiralean ezartzen diren irizpideen arabera, aurreikusi diren lehen elurteak direla-eta.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren mende dauden 375 langileri eta autobia nahiz autobideen (AP-15, A-21 eta A-12) enpresa emakidadunei (teknikariak, langileak eta gidariak aintzat hartuta), Foruzaingo eta Guardia Zibileko agenteak gehituko zaizkie; Garapen Ekonomikorako Departamentuko Errepideak Kontrolatzeko Zentroarekin eta SOS Navarrarekin koordinatuko dira bideen 3.828 kilometrotan eta 39 mendateetan aurkitu daitekeen izotz nahiz elurrari aurre egiteko.

Horretarako, honako hauen laguntza izango dute: Sarean jarritako 303 kamera, 31 meteorologia-estazio, trafikoko datuak hartzeko beste 41 puntu eta 85 informazio-taula inguru (kanpoan eta tuneletan). Baliabide horiei Nafarroako Gobernuak toki-erakundeei emandako bide-garbiketarako 111 falka gehitzen zaizkie, bai eta 18.000 tona baino gehiagoko gatz-erreserba ere.

Dispositiboak emandako zerbitzuak

Giza baliabide ete baliabide material guztiek 2015/2016ko Neguko Bidezaintza Plana osatzen dute, aurreko urtetakoen antzekoa, baina berezitasun batekin: urtarrilaren 1ean Iruña, Agoitz, Tafalla, Tutera eta Lizarra inguruko zerbitzuko kontratu berriak indarrean sartzen direla; horrek esan nahi du Tuteran elurra kentzeko 2 makina kenduko dituztela, zerbitzua gaindimentsionatuta baitzegoen, eta baita Pirinioetako autobian erabiltzen ziren beste 2 ere, autobiaren emakidaduna bide guztiaren mantentze-lanaz arduratzen baita.

Neguko Bidezaintza Planak Nafarroako baliabideen esku hartzeko nahiz koordinatzeko mekanismoak eta prozedurak arautzen ditu, bai eta alboko autonomia erkidegoekiko eta toki-erakundeekiko komunikazio-protokoloak ere –Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorrarekin ere–, tenperatura baxuei lotutako ondorioak prebenitu, ekidin edo murriztu aldera (elurra, izotza, kazkabarra, euria, lainoa, haizea…), ibilgailuen joan-etorria nabarmen zailtzen dutenak.

Bere garrantzi estrategikoaren arabera, errepide-sareak intzidentzien aurrean bereizitako bi zerbitzu-maila ditu neguko bidezaintzako baliabide nahiz arretari dagokionez. 35 bidetan zerbitzua etengabekoa da (eguneko 24 ordu). Autobide eta autobia guztiak dira, bitan banatutako bideak (Iruñeko Ingurabidea eta hiribururako sarbideak), N-121 A (Iruña-Behobia); lurraldea antolatzen duten interes orokorreko 9 errepide; eta komunikaziorako 14 bide interesgarri. Gainerako errepideetan (2. maila), zerbitzua 06:00etatik 21:00etara aktibatzen da. Nolanahi ere, Kontserbazio Zerbitzuak elurra kentzeko makinak lekuz mugitu ditzake meteorologia-egoera bakoitzean.

Elurra kentzeko 127 makinetatik, haietako 6 turbofresak dira, 95 Errepideen Kontserbazioaren mende daude, bai eta Nafarroako gainerako autobideak eta Bideko nahiz Pirinioetako autobiak ere. Gogora ekarri behar da ere, Belaguako mendateak 07:00etatik 19:00era funtzionatzen duen dispositibo egonkor bat duela (elurra kentzeko bi makina eta bi turbofresa) neguko kanpainaren egun guztietan. Zonaldean elur-jausien arriskuak jarraitzeko kontratatutako laguntza teknikoa ere badago.

Errepideen egoerari buruzko etengabeko informazioa

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogora ekarri nahi die errepideen egoerari buruzko etengabeko informazioa eskura dezaketela (meteorologia-fenomeno txarrengatik izandako gorabeherei eta obra edo beste arrazoi batzuengatik sortutako gorabeherei buruzkoa) 848423500 telefono-zenbakira dei eginez eta ondorengo webgunean: http://www.incidenciascarreteras.navarra.es.

Informazioa edozein gorabehera gertatzen den unean bertan grabatzen da eta, baldintzak aldatzen ez badira, bi ordutik behin eguneratzen da.


Gogora ekarri behar da 011 telefono-zenbakira ere dei daitekeela, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko errepideen informazio-telefonora, eta haren webgunea kontsulta daitekeela (www.dgt.es); bertan, Espainia guztiko informazio eguneratua topa daiteke trafikoko egoeraren gainean eta edozein eratako gorabeheren gainean.

Gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazi die trafikoko agintarien aginduak eta galtzadan izotza egoteko aukera ohartarazten duten seinaleak errespetatu behar dituztela.

Gainera, elurra kentzeko makinak ez aurreratzeko eskatzen die gidariei, beren ibilgailua galtzadan ez dezatela geratu eta ibilgailua errepidetik kanpo bakarrik gelditu dezatela.

Gainera, egunez bidaiatzea eta errepide nagusietatik edo bide bizkorretatik joatea hobe dela esan du. Pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, likido hozgarria eta berogailua berrikustea garrantzitsua da ere. Erregai-tanga betetzea ere gomendagarria da, eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea, berotzeko arropa eramatea, kateak edo neguko pneumatikoak eramatea, telefono mugikorra kargagailuarekin , alkohola eta errasketa bat haizetakoan pilatuta dagoen izotza kentzeko.

Beste gomendio batzuk: argi laburrekin zirkulatzea; bat-bateko azelerazio eta desazelerazioak ekiditea eta aurrerapenak ez egitea. Errepidea elurrak blokeatuta badu, ez da blokeatutako ibilgailu bat aurreratu behar hori egiteko erabateko segurtasuna ez badugu behintzat, eta ez da galtzadan geratu behar, handik kanpo baizik. Ibilgailutik ere ez atera babeslekura iristeko seguru ez bagaude.

Gogora ekarri behar da 2014/2015eko neguko bidezaintza-kanpainaren berezitasun nagusia elur-prezipitazioen kontzentrazio berezia izan zela, bai eta pilatutako elur-kopurua eta haren intentsitatea ere (urtarriletik otsailera). Neguko bidezaintza-kanpainaren zenbatekoa 4,58 milioi euro izan da (3,6 iaz). 22.266 gatz-tona erabili ziren, eta aurrekoan, 14.300.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa