(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haurrentzako tailerrak antolatu dira Baztango liburutegian genero-berdintasunean hezteko asteazkena, 2015.eko azaroak 18


Guraso eta profesionalentzako tailer bat ere antolatu da, eta bertan parte hartzeko ostiralera arte izena eman daiteke  


246 ikaslek parte hartuko dute Baztango liburutegi publikoak antolatutako tailerretan, azaroaren 25a ospatzen dela eta, hau da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Tailerrak Lehen Mailako ikasleentzako erakusketa didaktiko baten testuinguruan egingo dira; erakusketa horrek haurren eta gazteen literatura hartzen du abiapuntutzat, eta genero-berdintasunaren gaia jorratzen du hainbat ikuspegitatik.

Sexu eta generoko estereotipoak gainditzeko aukerak ere emango zaizkie, eta haurrei honako hau erakutsiko zaie: lanbide guztiak mutil eta neskentzat izan daitezkeela, bientzat, maitasun erromantikoaren ideia erlatibizatuz, eta rolen banaketa askoz ere konplexuagoa dela azalduko zaie, generoko rolekin jolastuz.

Erakusketan haur-literaturak, genero-ikuspegiak eta arteak bat egiten dute, eszenografia osoa sortuz, eta musika, ikus-entzunezkoak, ilustrazioa, jolasa, artisautza edo jostura elkar lotzen ditu, irudi parekideak ateratzeko eta sexismorik gabeko egoerak sortzeko.

8 eta 11 urte arteko haurrak hezteko pentsatuta dago, baina baita gurasoei hezkidetzako literatura hori ezagutarazteko ere, gizon eta emakumeentzako eredu berriak proposatzen dituen literatura, eta askotariko familia-ereduak erakusten ditu ere.

Azkenik, ikasleak arte eta estetikaren kontzeptuetan murgildu nahi ditu ere, begirada artistikoa landuz eta ilustratzaileen hainbat lan erakutsiz.

Liburutegiaren espazio horretan, Baztan ikastolako Lehen Mailako 3., 4. eta 5. mailetako haurrak hartuko dituzte, ibarreko hainbat udalerritako eskoletako ikasleak eta Elizondoko eskola publikokoak.

Arratsaldetan, erakusketa jende guztiarentzat zabalduko da. Gainera, azaroaren 27an, 17:00etan, guraso eta profesionalentzako ordu eta erdiko tailer bat izango da. Interesa duten guztiek azaroaren 20 baino lehen izena eman beharko dute 948 580 006 telefono-zenbakira deituta edo berdintasuna@baztan.eus helbide elektronikora idatziz.

Baztango liburutegiak eta Udalaren Berdintasun Zerbitzuak antolatutako erakusketa, Galtzagorri Elkartea euskarazko Haur eta Gazteen Literatura elkarteak sortua, azaroaren 24tik abenduaren 2ra ikusgai izango da Baztango liburutegian.

Hezkidetzako praktika pedagogiko bat

Ikastetxeekin egindako saioetan, diskriminaziorik gabeko jolas eta dinamikak egingo dira, haurrek espazioa parekidetasunez erabil dezaten, ikasleen partaidetza ere halakoa izan dadin zainduko dutenak eta jolastean hausnarketa sustatzen dutenak, beste irudi batzuk eskainiz.

50 m2-ko erakusketa 6 espaziotan banatuta dago, haietako bakoitzean gai bat jorratzen da, eta gai horri lotutako hainbat liburu daude. Honako espazio hauek dira.

1. espazioa: Gorputzak birpentsatzen, identitateen jolasa.
2. espazioa: Lanbideetan pentsatzen.
3. espazioa: Zaintzak, etxeko lanak… Norekin bizi naiz? Nork egiten du zer?
4. espazioa: Zirraren heziketa hezkidetzaren ikuspegitik.
5. espazioa: Beste era bateko harremanak sortzen, maitasun erromantikoaren mitoa elkartasunaren harremanetatik haustea.
6. espazioa: Uhartera heltzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa