(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua kezkatuta agertu da Esa handitzeko obrak oso bizkor doazelako osteguna, 2015.eko azaroak 19


Hala adierazi du Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak proiektuko lehen obra-batzordean


Esa.

Nafarroako Gobernua kezkatuta dago Esako urtegia handitzeko obrak oso bizkor doazelako, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguer-ek adierazi duenez. Adierazpen hori Esako udalerrian iragan asteartean egindako proiektuko lehen obra-batzordean egin zuen.

Bilera horretan, zuzendari nagusiak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari handitzearen segurtasunari buruzko azterketak egiaztatzeko eskatu dio obrekin jarraitu aurretik, eta hausnarketarako epe bat urtegiko segurtasun-arazoen gainean egindako txostenak aztertzeko. Gainera, handitzea ez den beste balizko irtenbide batzuk aztertzea eskatu du, lur-irristatzeek eragindako kezka dela-eta. Foru Gobernuari mazeletako mugimenduen informazio zehatza eta aldizkakoa helaraztea ere eskatu du. Bere iritziz, "tekniko eta zientifikoen arteko bilera bat egin behar da dauden informazioak egiaztatzeko, datuak argitzeko eta argudioak arrazoitzeko"; izan ere, "herritarrek segurtasunari eta uraren azken prezioari buruzko zalantzak ditu", aipatu du. Bestalde, zuzendari nagusiak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari obrak bisita ditzala eskatu dio, eta bisita horretan Landa Garapeneko, Toki Administrazioko, eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek parte hartuko zuen.

Bileran gaur egun 150 neurketa-puntu baino gehiago daudela esan zen, haietatik mugimenduaren azelerazio hipotetiko bat kontrolatzen dela, baina 2013 eta 2014an mazela egonkortzeko obrak egin zirenetik, ez dela halakorik gertatu.

Obra-batzordearen lehen bilera

2000. urtean obrak lizitatu ziren datatik obra-batzordea biltzen den lehen aldia da. Jarraian, proiektuari hiru aldaketa egin zaizkio, eta kostua esponentzialki handitu da. Obrak 119 miliotan esleitu ziren, eta gaur egun haien kostua 230 milioi eurora igo da.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko ordezkariek azaldu zutenez, presaren gorputza 2017ko udan amaitzea espero da. Hala, presaren gorputzean 920.000 metro kubiko legar jarri da jadanik, hau da, bolumen guztiaren % 30 ia; horrek esan nahi du zimendu gainean 45 metroko altuerara heldu dela.

Obra-batzordeak bilera Nafarroako Gobernuko ordezkariek eta beste erabiltzaile batzuek eskatu zuen azken Gobernu Batzordean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko organo gorena dena. Uraren Legeak eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiak araututako obra-batzordea Konfederazioko zuzendari teknikoak, Proiektu eta Obren Arloko buruak eta obra zuzendariak osatzen dute, arroko erakundekoak direnak ere, bai eta etorkizuneko handitutako urtegiaren erabiltzaileek ere.

Erabiltzaile horiek honako hauek dira: Zaragozako Udala; Esako Udala; Zangozako Mankomunitatea; Bardeatako Ubideko Ureztatzaileen Komunitate Orokorra; Aragoiko Ubide Inperialeko Komunitate Orokorra;Villafranca, Milagro eta Cadreitako Ureztatzaileen Komunitatea eta Acciona Energia enpresa hidroelektrikoa. Nafarroako Gobernuko eta Aragoiko Gobernuko ordezkariek ere parte hartzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa