(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarrak animatu nahi ditu Eguberrietako erosketak saltoki txikietan egin ditzaten osteguna, 2015.eko azaroak 19


"Denda txikiak, pertsona handiak" izeneko publizitate-kanpaina abiaraziko du hurbileko denden balioak azpimarratzeko


Transcripción textual del video

"Denda txikiak, pertsona handiak" – "Pequeño comercio, grandes personas" da Nafarroako Gobernuak urte amaierara arte aktibatuko duen publizitate-kanpainaren goiburua saltoki txikian Eguberrietako erosketak suspertze aldera; izan ere, sektore horrek "auzoak eta herriak antolatzen ditu", kalitatezko enplegua sortzen eta zerbitzu bereizgarri bat eskaintzen, "hurbiltasuna".

Ayerdi lehendakariordea, kanpainan parte hartzen duen merkatari-talde batekin. ( irudia handitu )

"Denda txikiak, pertsona handiak" – "Pequeño comercio, grandes personas" da Nafarroako Gobernuak urte amaierara arte aktibatuko duen publizitate-kanpainaren goiburua saltoki txikian Eguberrietako erosketak suspertze aldera; izan ere, sektore horrek "auzoak eta herriak antolatzen ditu", kalitatezko enplegua sortzen eta zerbitzu bereizgarri bat eskaintzen, "hurbiltasuna".

Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik eta Iruñeko Walden liburu-dendako Daniel Rosinok balio horiek nabarmendu dituzte sustapen-jarduera hori aurkezteko prentsaurrekoan; Altsasu, Tafalla eta Iruñeko 22 saltokiren partaidetza eta laguntza izan dute bertan.

Kanpaina horren bidez, Foru Komunitateko 55 zinema-aretoetan eta eskualdeko telebistetan (Navarra TV eta Nafartelebista) 20 segundoko spot bat emitituko da urte amaierara arte. Foru Komunitateko irrati-etxe nagusietan ere irratiko kuñak sartuko dira (Ser, Onda Cero, Cope, Euskalerria Irratia eta Xorroxin Irratia); iragarkiak Diario de Navarra, Diario de Noticias, Berria eta Gara egunkarietan; bai eta tokiko aldizkarietan ere. Materialak sare sozialetan ere biral bihurtuko dira. 70.000 euro inguruko aurrekontua du.

 

Kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Auzoko dendak eta tokiko produktuak

Pieza nagusia 20 segundoko spot bat da, eta bertan hainbat sektoretako Altsasu eta Tafallako merkatariak esaldi bat osatzen doaz hiri eta herrien eginkizun sozial garrantzitsua betetzen duten negozio batzuen indarguneei buruz, denda txikiek merkataritza handi bat osatzen duten ideia eskainiz.

Spot-ean protagonista izanik edo laguntzaile modura kanpainan parte hartutako 22 saltokiak honako hauek dira: Altsasutik, Asensio Moda, La Cigüeña, Arkatz liburu-denda, Iulene mertzeria, Sakana optika, J.A. Galarza harategia, Pinpilinpausa oinetako-denda, Izara errezelak, Tipitapa, María Luisa jantzigintza eta Sebastián harategia. Tafallatik, Baztán ultramarinoak, Ópalo zapatak, Acacia lore-denda, Decocina, Tafalla sarrailagintza, Demetrio Delikatessen, Idazti liburu-denda, Rekarte Boutique, Múgica Informatika eta Rosino bitxi-denda, bai eta Iruñeko Walden liburu-denda ere.

Aipatutako bi udalerri horietako merkatari-elkarteek ere lagundu dute. Ekitaldiaren amaieran, Ayerdi kontseilariak beren partaidetza eskertu du "84 Charing Cross Road" liburuaren ale bat entregatuz.

Zuzendari nagusiak nafar guztiei eskatu die beren auzoko edo herriko saltoki eta dendak gogoan izan ditzatela datozen egunotan egingo dituzten erosketetan.

"Aukera ezin aproposagoak dira, adibidez, jasoko duten arretaren kalitate eta pertsonalizazioari dagokionez, gero eta zabalagoa nahiz lehiakorragoa den eskaintza baten barnean", adierazi du; jarraian, opariak eta elikadurako produktuak erostean buruan izan dezaten eskatu du. "Balora dezagun produktu horren trazabilitatea ezagutzeak ematen duen konfiantza, etxe alboan egindakoa dena; eta sarritan, gure Foru Komunitatetik kanpo datozen beste eskaintza batzuk baino kalitate nahiz prezio hobean", azpimarratu du.

Ezkutarik hurbileko saltokiaren giza kalitatea goraipatu du, "saltoki txiki batek baino eskaini dezakeen zerbait; hala, bezeroekin ia familiarra den harreman bat ezartzen da".

22.000 bat enplegu

Bestalde, Ayerdi lehendakariordeak hurbileko saltokiak motor ekonomiko, kalitatezko enplegu-sortzaile eta gure auzo nahi herrien ardatz antolatzaile modura duen garrantzia azpimarratu du.

Hala, helarazi duenez, txikizkako merkataritza BPGd-aren % 3 da (2013) eta enpresa guztien % 15 (6.500 inguru, eta 8.000 merkataritza-lokal okupatzen dute). Mikroenpresak dira gehienak (1 langile eta 10 artean), oso atomizatuta dagoen sektorea. 22.000 bat pertsonari ematen die lana, % 65, emakumeak. Enpleguaren heren bat baino gehiago autonomoei dagokie.

Gogora ekarri duenez, krisiak eragin txarra izan du enplegu eta kontsumoan; hala, fakturazioa % 14 jaitsi da 2008 eta 2015 artean. Nolanahi ere, 2013ko bigarren erditik aurrera, sektoreko fakturazioa eta enplegua hobetu egin dela ikusi da, Nafarroako ekonomiaren susperraldiari lotuta, eta 2015eko lehen erdian indarra hartu du. Horrenbestez, kontsumoak % 1,2 egin zuen gora 2014an. Eta sektoreko fakturazioa % 2 igo zen 2015eko ekainean 2013ko ekainarekin alderatuz.

Ayerdik iragarri duenez, Garapen Ekonomikorako lehendakariordetza plan estrategiko berri bat lantzen ari da legealdi honetarako merkataritza-esparruan; sektoreko arazo nagusiak aztertuko ditu, eta sektore horretan Nafarroako Gobernuak egin beharreko jarduera guztiak era koordinatuan ezartzeko markoa izango da.

Horri buruz, Nafarroako Gobernuak teknologia berriak, kalitatea, kontsumoko arbitraje batzordeari atxikitzea sustatu nahi ditu, hiriguneak biziberritzeko planak eta merkataritza garatzea, bai eta elkartegintza indartzea ere. Gainera, departamentuen arteko koordinazio bat sortuko da ekintzaileen proiektuak sustatzeko, lehendakariorde ekonomikoak azaldu duenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa