(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren 2016rako aurrekontuek ahalegin berezia egingo dute nafarren eskubide sozialak indartzeko ostirala, 2015.eko azaroak 20


Laparra lehendakariordeak bere Departamentuko aurrekontuen berri eman du, % 9,23 handituko dena aurtengoarekin alderatuz


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak aste honetan onartutako datorren urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako aurrekontua % 9,23 handitzea proposatzen du, 368,9 milioira heldu arte, hau da, kopuru guztiaren % 10,54. Langile propioen gastua kontuan hartu gabe, % 9,65eko igoera da.

langileak

Babestuko enplegu sozialaren sustapena da 2016rako jarduera-ildoetako bat.

Foru Gobernuak aste honetan onartutako datorren urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako aurrekontua % 9,23 handitzea proposatzen du, 368,9 milioira heldu arte, hau da, kopuru guztiaren % 10,54. Langile propioen gastua kontuan hartu gabe, % 9,65eko igoera da.

Nafarroako Gobernuaren datorren urterako alor horretako jarduera-ildo nagusiak ondorengoak izango dira: pobreziaren aurkako borroka eta bazterkeria soziala; lan-merkatuan sartzeko prestakuntza, etxebizitza-eskubidea bermatzea alokairu publikoaren bidez; mendekotasuna dutenentzako zerbitzu nahiz prestazioak hobetzea; eta programak indartzea zailtasun sozialak dituzten haur eta nerabeei arreta emateko.

Gainera, datorren urtean Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kudeatzeko eredua aldatuko da, zentroetako bertako programak indartuz erakunde laguntzaileekin egindako hitzarmenen kaltetan (eragile sozialak). Gainera, beste gai batzuen artean, honako hauen aldeko apustua egingo da: enpleguko zentro bereziak; gizarteratzeko nahiz laneratzeko zentroak; gazteen enplegua; gizon eta emakumeen arteko laneko berdintasuna, eta ETE nahiz autonomoak babestea.

Hala ezagutarazi du gaur goizean prentsaurrekoan Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak; harekin batera, Departamentuko goi-karguak izan dira. Hau da, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusi Gema Mañu; Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi Patxi Tuñon; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandez; eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Ines Frances.

Gizarteratzeko partida nagusiak

Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuaren arabera, Foru Gobernuak gizarteratzeko errenta eta larrialdiko laguntzak 58,5 milioira igoko ditu, hots, 2014an baino 21,5 milioi gehiago (+% 58,11). Gainera, laguntza berri batzuk sartu dira aurrekontuetan, 2 milioi eurokoak, pobrezia energetikoari aurre egiteko, etxegabetzeak prebenitzeko eta elikadura, osasun edo hezkuntzako oinarrizko beharrak asetzeko.

6 milioi euro Babestutako Enplegu Sozialerako erabiliko dira ere, 1,3 milioiko igoerarekin (+% 27,66); pertsona ahulenen eta bereziki gizarteratze-errenta jasotzen dutenen lan-merkaturatzea sustatzen du. Enplegua sustatzeko programa guztiak 1.425 enplegu sortuko dituela zuzenean kalkulatzen da.

Udaleko oinarrizko zerbitzu sozialen finantzaketari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi euro gehiago erabili nahi ditu, 13,7 milioira heldu arte (+% 9,6), arlo sozialean lehen-mailako arreta indartzeko asmoz.

Halaber, 400.000 euro gehiago jarriko dira (% 10,15), 4,3 milioi eurora iritsi arte, garapeneko lankidetzarako laguntzetan, xede horretarako legealdi honetan aurrekontuaren % 0,5 bideratzeko hartutako konpromisoa betez.

Etxebizitzari dagokionez, 1,9 milioi euro gehiago erabiliko dira, 12,9 milioira heldu arte (+% 17,27), etxebizitzaren alokairu publikoko politikak sustatzeko, babestutako etxebizitzen maizterrei diru-laguntzak emateko.0,4 milioi ere erabiliko da bidezainen etxebizitzak birgaitzeko, etxegabetzeak jasandako familiak bertan gera daitezen.

Mendekotasuna, adingabeak, enplegua eta behatokia

Diru-kopuru handiagatik azpimarratu behar dira ere: mendekotasun moderatua duten pertsonentzako prestazioak zabaltzea (3.000 nafar), 4,5 milioi euroko kostua izango duena, bai eta haur nahiz nerabeei babesa emateko programak hobetzea era (+2,3 milioi), 17,6 milioi eurora heldu arte. Guztira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aurrekontua 6 milioi eurorekin handituko da (% 4,23).

Bestalde, aipatu denez, 2016an Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa-eredua aldatuko da, programa propioak indartuz eta erakunde laguntzaileekin dauden hitzarmenak alboratuz. Alde horretatik, sindikatuekin eta enpresa-erakundeekin egindako hitzarmenak erdira murriztuko dira (-% 50,97) programak egikaritzeko.

Alor horretan, enpleguaren zentro berezien diru-laguntzetarako partida 1,3 milioi euroan handituko da, 8,8 milioira heldu arte (% 17,33); horrekin batera, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroetarako laguntza guztiak partida bakar batean batuko dira, 1,87 milioi eurokoa izango duna (+% 112,10).

Azkenik, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusirako 0,9 milioi jarriko dira (174.000 euro gehiago, +% 23,02) zenbait plan estrategiko abiarazteko (gizarteratzea, mendekotasuna, desgaitasuna, etxebizitza, haurtzaroa eta familia eta enplegua), administrazio elektronikoaren kalitate- eta hobekuntza-proiektuetarako eta zerbitzu sozialetako zentroen kalitatea bermatuko duen ikuskapen-plan berri baterako (adinekoentzako egoitzak, desgaitasuneko zentroak, babesik gabeko adingabeak...).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa