(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamar gazte nafarretatik bat ekintzailea da, baina hirutik bik bezero bakar bati % 80 edo gehiago fakturatzen dio ostirala, 2015.eko azaroak 20


Hala berresten du Nafarroako Gobernuko Gazteen Behatokiak egindako bigarren azterketak, kolektibo horren enpresa-ekimena analizatzen duen azterketak


Inkestaren arabera, hamar gaztetatik sei lanean ari dira (% 58,9), haietatik % 49,5 besteen kontura eta % 10,2 norberaren kontura.

Hamar gaztetatik batek bere enpresa sortu du, nahiz eta hirutik bik bezero bakar batekin egiten duten bere fakturazioaren % 80 edo gehiago; portzentaje horrek mendeko autonomoaren eragina adierazten du Nafarroako Gobernuko Gazteen Behatokiaren azterketaren arabera.

22 eta 29 urte arteko 500 pertsonak osatutako lagin batean egindako azterketak (gazteen enpresa-ekimena aztertzeko dena ere) ondorengoa egiaztatzen du: hamar gaztetatik sei lanean ari direla (% 58,9), haien erdia (% 49,5) besteen kontura eta % 10,2 norberaren kontura.

Bestalde, % 21,2 ikasten ari da, % 19,2 langabezian dago eta % 0,7 beste era bateko jarduera ez aktibotan.

Erdiak baino gehiagok ekintzailea izan nahi du

Aukeratu ahal izanez gero, gazte gehienek lan autonomoaren alde egiten dute, kontsultatutakoen erdiak egiten duen aukera: % 50,6 dira, eta % 44,8k, berriz, besteen kontura lan egitea nahiago du eta % 2,1i ez zaio bi aukeretako bat ere interesatzen.

Aukera honetarako gehien aipatutako arrazoi nagusiak nor bere nagusia izatea (% 42,7) eta nork bere burua errealizatuta sentitzea(% 41,4). Horrez gain, lan-merkatuan dauden aukera urriak aipatzen dituzte (% 36,8).

Aldiz, kezka handiena eragiten dien arriskua beren diru-sarreren gaineko ardura da; atzetik datoz, porrot egiteko aukera (% 20,5), enpleguaren segurtasun eza (% 17,7) eta ondasunak galtzeko arriskua (% 11,5).

Gazteek pertsona ekintzailearen profila bi ezaugarrirekin identifikatzen dute funtsean: irudimenarekin eta ausardiarekin. Kontuan hartutako beste alderdi batzuk, baina garrantzi gutxiagokoak: lanerako, aldaketarako, laguntza jasotzeko eta konfiantzarako prestutasuna.

Gazteak gutxiago identifikatzen diren ezaugarriak lehiakortasuna eta arriskuak hartzeko ahalmena dira.

Ekintzailetza sustatzeko eragozpenak eta neurriak

Nork bere negozioa sortzeko oztopoei buruz galdetuta, hamar gaztetatik lauk uste dute finantzaketa eza dela Nafarroan ekintzailetzari heltzeko eragozpen nagusia (% 43,3), oztopoen ranking-aren buruan izanik argi eta garbi. Haren atzetik datoz, arriskuarekiko kezka (% 19,7) eta aurkako giro ekonomikoa (% 16,2).

Emandako beste arrazoi batzuk, nahiz eta portzentaje askoz txikiagoan izan, zerga-kargak (% 8), finantzaketa-kostua (% 5,2) eta administrazioko izapideen konplexutasuna (% 5) dira. Beren enpresa benetan sortu dutenek, hala ere, uste dute eragozpen handienak zerga-kargak eta administrazioko izapideen konplexutasuna direla.

Ekintzaileei laguntzeko zer neurri izango ziren garrantzitsuenak galdetzean, % 55,4k enpresa berriak finantzatzeko laguntzak sustatu beharko zirela esan du; % 44,7k iritzi du beharrezkoa dela negozio berrien sorrera babestuko duten zerga-sistema aldatzea.

Nafarroako gazteen artean gehien zabaldutako iritzia honako hau da: ekintzailetza gutxi sustatzen dela, estatuan (% 66,2) nahiz autonomia erkidegoetan (% 61), eta iritzi hori gehien defendatzen duen taldea ekintzaileena dela.

Nork bere negozioa izatearen alde onak eta txarrak

Nafarroako ekintzaile gazteen erdiarentzat, nork bere negozioa izatearen alde onena lan-independentzia da (% 48) eta nor bere nagusia izatea (% 36,4). Alde txarren artean, kezkak edo estresa aipatzen dituzte (% 47,6), eta haien atzetik datoz zergak nahiz zerga-kargak (% 31,1).

Nolanahi ere, ekintzaileen asebetetze-maila, 0tik 10erako eskala batean, handia da. Beren negozioak sortzeko behar izan zuten batez besteko denbora bederatzi hilabetekoa izan zen. Familia izan da beren babes- eta finantzaketa-iturri nagusia.

Gainera,egiaztatu da talde horrek egokitu duela gehien bere lan-okupazioa titulazio akademikora (% 76), besteen kontura lan egiten dutenen aldean (% 55,9). Gazte guztiak aintzat hartuta, hamar langile gaztetatik lauk dio bere okupazioa duen maila akademikoa baino baxuagoa dela (% 40,3).

Diru-sarrerei dagokienez eta besteen kontura egindako lanekin alderatuz, ekintzaileen % 37,5en soldatek behera egin dute: % 29,6arentzat bere soldata baino txikiagoa da eta % 7,9k dio zenbait hilabetetan kobratu gabe daudela; aldiz, % 28,7k (hamarretik hiruk ia) beren soldata-egoera hobetu dute ekintzailetzari heltzean, eta gaur egun soldata handia (% 22,7) edo oso handia (% 6) jasotzen dute.

Azkenik, lau ekintzailetatik batek bere soldata berbera dela dio (% 25).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa