(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak beren lankidetza estutu dute enpresa- eta ekonomia-arloan
astelehena, 2015.eko azaroak 23


Ayerdi lehendakariordea eta Tapia sailburua Gasteizen bildu dira, eta lankidetzarako lehentasunezko alor batzuei buruz hitz egin dute


Arantxa Tapia eta Manu Ayerdi.

Industria, berrikuntza eta turismoa izango dira lankidetzarako arloak. ( irudia handitu )

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Gasteizen bildu dira gaur goizean; bilkura horren helburua ekonomia eta enpresako lankidetza estutzea izan da, industrian, berrikuntzan eta turismoan, bereziki.

Bilkura hori Iñigo Urkulluk eta Uxue Barkos Lehendakariak egindako bileraren jarraipena izan da.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako bileraren aurretik, Tapiak eta Ayerdik ekonomia eta enpresako alorrean bi gobernuek lankidetza estutzeko agertutako konpromiso instituzionala adierazi dute, bi autonomia erkidegoetarako onuragarria izango dela irizten baitute.

Tapiak azpimarratu duenez, "Europan eskualdeek duten zereginaren aldarrikapenean" beharrezkoa da "Euskadi eta Nafarroaren gaitasunak batzea Europan era bateratu batean aurkezteko".

Ayerdik, berriz, gogora ekarri du "hainbat hamarkadatan" Euskadik eta Nafarroak "bizkarra emanda bizi izan direla enpresa-mailan". "Gure asmoa elkarrekin aurrera egitea da enpresaren eta gizartearen mesedetan", gaineratu du.

Industria, berrikuntza eta turismoa

Hedabideen aurrean erakutsitako konpromisoaz gain, lehendakariordea eta sailburua ordu eta erdiz batu dira, eta bertan erabaki dute industria, berrikuntza eta turismoa lankidetzarako lehentasunezko alorrak izan behar dutela.

Alde horretatik, ekimen eta sektore batzuk zehaztu dituzte eta, haien bidez, bi lurraldeen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten bide nahiz neurri zehatzak aztertuko dira; hala, bi aldeek onartu dute automobilgintza funtsezkoa izango dela "irabazteko bat egite honetan".

Nazioartekotzea hainbat ikuspuntutatik jorratu dute, bi gobernuek Vancuard Europako ekimenaren barnean daudela kontuan hartuz, eskualdeek Europaren lehiakortasunaren hobekuntzan inplikazio handiagoa izan dezaten; ez dira baztertzen , gainera, Euskadi nahiz Nafarroako enpresek interes komunak partekatuko dituzten merkatuak aztertzeko egon daitezkeen lankidetzak.

Klusterren politika, estrategia modura, eta turismoa, jarduera-eremu gisa, bilera horren edukiaren zati bat ere izan dira, eta alor horiei bi gobernuek jarraipena emango diete aldebiko bileren bitartez eta jorratu beharreko gaien arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa