(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapen Ekonomikoak bere aurrekontuetan berrindustrializazioa, berrikuntza eta nazioartekotzea lehenetsi ditu astelehena, 2015.eko azaroak 23


Ayerdi lehendakariordeak nabarmendu du 2016a bere departamenturako diagnostiko eta plangintzako urtea izango dela


Bi profesional kualifikatu.

Departamentuak plan teknologikoa eta nazioartekotzea lehenetsi ditu.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak aurrekontuen aurreproiektuan berrindustrializazioaren politikak, I+G+Bko teknologia eta nazioartekotzea lehenetsi ditu ekonomia suspertzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko bide modura.

Hala adierazi du Manu Ayerdi lehendakariordeak bere eskumenaren arloko aurreproiektuko gakoak azaltzeko eskainitako prentsaurrekoan.

Onartu duenez, Departamentuak langilerik gabeko 174,5 milioi euroko marjina du, baliabideen bolumen txikiagoa Gobernuaren ekintzak oinarrizko zerbitzu publikoak eta pobreziaren nahiz gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka lehenetsi dituelako "testuinguru zail" batean; izan ere, 2016rako defizit-helburua 2015ekoa baino lau hamarren txikiagoa da, eta gastu-gailurra 2015eko benetako gastua baino txikiagoa. "Aurrekontu publikoa handitzearen alde egin da: % 5 hezkuntzan, % 6 osasunean eta % 9 eskubide sozialei estaldura emateko politiketan", adierazi du.

Ayerdik azpimarratu du, nolanahi ere, 2016a "diagnostiko eta plangintzarako" urtea izango dela bere Departamenturako, urte anitzeko konpromisoak ezartzeko xedearekin, eta horrek 2019ra arteko ekintza politikoa "sendoagoa" egingo duela.

Azaldu duenez, 175 milioi euro ingurutik, 95 Herri Lanetatik etorri dira (haietatik 60 Pirinioetako eta Bideko autobideen itzalpeko bidesarien bidez "oinordetzan jasotakoak" eta, gainerakoa, errepideen kontratuetatik eta Eskualdeko Hiri Garraiotik). Herri Lanak aurrekontua gehien murriztu den alorretako bat da, nolanahi ere.

Dagoen marjinaren barnean, haren Departamentuak plan teknologikoa lehenetsi du (21 milioi euro), eta 2015arekin alderatuz, apur bat igo da. Enpresa-inbertsioaren sustapenak 24,5 milioi euro ditu. Eta Turismoa nahiz Merkataritza ere azpimarratu dira alor horiek duten ahal handiagatik.

Berrikuntzen artean, 1,1 milioi euroko partida bat nabarmendu behar da langabezi handieneko Nafarroako zonaldeetan esku hartzeko, 2 milioiko beste bat I+Gko proiektu estrategikoetarako edo 1 milio handitzea teknologia-zentroen transferentzietarako. Aurreproiektuak ere ondorengo partidak jasotzen ditu ere: nazioartekotzea suspertu eta planifikatzeko, unibertsitate eta LHko zentroen spin-off izenekoa sortzeko, edo zientzia nahiz enpresako klusterrak sustatzeko.

Azaldu duenaren arabera, Gobernuaren helburua kalitatezko enplegua sortzea da, eta hori lortzeko, lau jarduera-ildotan oinarrituko da: enpresa-egitura lantzen (tamaina, klusterrak eta garapenerako aukerak): inbertsioa sustatzen eta finantzaketa eskuratzen; berrikuntzan; eta nazioartekotzean.

"Industria eta enpleguaren kalitatea egiaztatutako errealitatea da. Gero eta industria gehiago, orduan eta batez besteko soldata hobeak, egonkortasun handiagoa eta langabezia-tasa txikiagoa, eta enpleguaren sorreran ere biderkatzaile zuzen eta eragindako biderkatzaile handiagoak izango dira", azaldu du kontseilariak.

Industriako inbertsiorako laguntzak

Industriako inbertsiorako laguntzek osatzen dute partida nagusia (24 milioi inbertsioetarako diru-laguntzetarako eta 500.000 euro udal industrialdeetarako), eta haiekin batera, 1,1 milioi euroko zuzkidura aipatu behar da langabezia handieneko zonaldeak berrindustrializatzeko, laguntza zuzenekin eta Nasuvinsaren bidez.

Bestalde, Nafarroako enpresen nazioartekotzea "ahalik eta bizkorren" sustatzeko, diagnostiko bat landuko da neurri estrategiko berriak finkatzeko eta, horretarako, 127.000 euro inbertituko dira; 566.000 euroko kudeaketa nahiz sustapeneko neurriak ere aurreikusten dira.

Berrikuntzaren aldeko apustua agerian geratu da I+G+Bko proiektuengatik enpresei emandako diru-laguntzen partida 500.000 euroan igotzean, 6.200.000 euroraino heldu arte, I+G proiektu estrategikoetarako diru-laguntzen partida berri batekin batera (2.000.000 euro). Guztira, berrikuntza-kapituluak 8,2 milioi izango ditu, eta hari 300.000 euro gehitu behar zaizkio bonu teknologikoetarako eta teknologia-zentroei egindako transferentzien 8 milioi euro (1 milioi gehiago), gehi teknologoak kontratatzeko emandako 1.625.000 euroko laguntza.

Lurraldean berrikuntza sustatzeko, 100.000 euro Zientzia eta Teknologia Plana sortzeko erabiliko dira. Gainera, laguntzen partida berri bat sortu da, 100.000 eurokoa, unibertsitateetako spin-off-etarako eta LHko zentroetarako.

Sodenari (Modernaren teknikariak barneratu dituen enpresa publikoa) ere egiten zaion lurralde-mailako estrategia babesteko, Gobernuak 575.000 euro gehiagorekin lagundu ditu enpresetarako inbertsioak eta finantzaketa.

Ekonomia sozialeko jardueretarako eta autonomoentzat 175.000 euro erabiliko dira. Klusterrak babesteko, 225.000 euro erabiliko dira, eta enpresek finantzaketa eskuratzeko bidea erraztuko da elkarrekiko bermearen sozietateekin egindako hitzarmen-sistema batekin (220.000 eurorekin).

Turismoa eta Merkataritza

Kontseilariak turismo eta merkataritzako sektorea ere aipatu du, enpleguan eta ekonomian izan dezakeen eragina dela eta. Aktibatzeko, 153.000 euro erabiliko dira Turismoko Plan Integrala egiteko eta Txikizkako Merkataritza planetarako.

Azaldu duenez, turismo-sektoreari laguntzeko aurrekontu-esleipenari eusten zaio, eta 346.000 euro gehitu dira Eurovelon (Europaz gaindi bizikletan ibiltzeko bidea) eta Iratiko basoko bide berdean inbertsioak egiteko.

Azpiegiturak

Azpiegituretan, -Ayerdiren ustez, "lurralde lehiakorra eta sozialki kohesionatua ziurtatzeko" beharrezkoak direnak-, 100.000 euroko partida bat sortu da Nafarroako Energia Plana 2025 egiteko.

Energia berriztagarrietarako eta energia-kudeaketarako 1.718.000 euroei, energia aurrezteko beste 400.000 gehitu zaizkie.

Banda zabala ezartzeko 500.000 euro erabiliko dira; 500.000 euro ETEak digitalizatzeko eta 50.000 euro herritarrengan informazioko gizartea sustatzeko.

Lurreko komunikazioak

Komunikazioetan, aurreproiektuak 400.000 euroko partida bat barneratzen du ondorengo azterketak egiteko: euskal Y-ari lotzeko hirugarren hariaren behin-behineko irtenbidea; hirigintzako aukerak hiriburuko tren-geltokirako; Nafarroako bidaiarien eta salgaien eskaera nahiz gaitasunak. Bestalde, lehenengo aurrekontu-zuzkidura jaso da N-121-A (Belate eta Almandoz) tunelen jarduketetarako, 214.000 eurorekin.

Lan-harremanak

Lan-harremanetan, Ayerdik zehaztu duenez, dagoen markoa aldatzeari dagokionez programa-akordioa betearaziz, neurri "objektiboena" ordezkaritzaren bidez sindikatuen ekarpena ezagutzea da; arrazoi horrengatik, partida hirukoiztu egiten da, eta 650.000 eurokoa da orain (193.000 euro, lehen). 300.000 euroko partida bat ere sortu da enpresa-ordezkaritzarako. ANELenari eutsi egin zaio (213.000 euro).

Bestalde, UGT, CCOO eta CENekin zeuden hizarmen zuzenak kendu dira, eta 1,07 milioi erabiliko da lan-osasuneko planerako. Gainera, 400.000 euroko beste partida bat sortu da enpresa-erakundeen eta sindikatuen partaidetza aitortzeko Gobernuko aholku-batzordeetan. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren esleipenari ere eutsi zaio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa