(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa bere hornitzaileei bizkorren ordaintzen dien autonomia erkidegoa da eta 30 egun baino lehen egiten duen bakarra asteartea, 2015.eko azaroak 24


Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Galiziarekin batera, ez du Likidezia Funts Autonomikora jotzen fakturak ordaintzeko


Faktura eta billeteak

2014ko irailetik, Nafarroa buru da hornitzaileei ordaintzeko orduan.

Nafarroa bere hornitzaileei bizkorren ordaintzen dien autonomia erkidegoa da, eta 30 egun baino lehen egiten duen bakarra. Zehazki, Foru Komunitateak irailean fakturak 28,19 egunetan ordaindu ditu batez beste; autonomia erkidego guztien batez bestekoa, berriz, 85,48 egunekoa da, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak argitaratutako txostenaren arabera.

Aurreko hilarekin alderatuz, Nafarroak abuztuan izandako batez bestekoa 3,21 egunetan hobetu du. 2015. urte guztia kontuan hartuta, Nafarroak fakturak 26,12 egunetan ordaindu ditu batez beste, hau da, bere fakturak bizkorren ordaintzen dituen autonomia erkidegoa da.

Aldiz, Estatuko batez bestekoak abuztuko datua 6,77 egunetan okertu du. Goiz ordaintzeko garaian, Nafarroaren atzetik, EAE (33,97 egun irailean) eta Kanariak (39,57) datoz.

Buruan, 2014ko irailetik

2014ko irailean administrazio publikoen ordaintzeko batez besteko epearen datuak argitara ematen hasi zirenetik (Estatua, Gizarte Segurantza, Autonomia Erkidegoak eta Toki Korporazioak), Nafarroa buruan jarri da goiz ordaintzeari dagokionez.

Gainera, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Galiziarekin batera, fakturak ordaintzeko Likidezia Funts Autonomikoaren estatuko finantzaketa eskatzen ez duten autonomia erkidego bakarrak dira, eta harekin banatu dituzte 7.800 milioi euro baino gehiago.

Indizeak (hornitzaileei oro har ordaintzeko batez besteko epea) honako hau adierazten du: benetan ordaindutako fakturak ordaintzeko denboraren (31,38 eguneko batez bestekoa Foru Komunitatean 2015eko irailean) eta oraindik ordaintzeke dauden fakturen "antzinatasunaren" (24,42 egun) arteko haztatutako batez bestekoa

Gogora ekarri behar da, Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Iraunkortasun Legearekin bat etorriz, betetzen ez duten administrazioek hilero hornitzaileei ordaintzeko erabiliko dituzten baliabideen berri eman behar dutela, eta ordaintzeko batez besteko epea murrizteko gastu, sarrera edo kobrantzen nahiz ordainketen kudeaketako beharrezko neurriak hartu behar dituztela. Ez betetzen jarraituz gero, Estatuak fakturaz arduratuko dira, eta haiek kaltetutako lurralde-administrazioaren finantzaketa-sistematik atxikiko dira.

Ordaintzeko batez besteko epeari buruzko txostenen helburua (hilerokoak dira) honako hau da: herritarrek eta hornitzaileek jakin dezatela entitate bakoitzak betetzen duen edo legean ezarritako gehieneko epea gainditzen duen. Administrazioek datu horiek jakinarazteko betebeharra uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan ezarrita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa