(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.300 ikasle parte hartzen ari dira irakurketa sustatzeko programa batean euskarazko 24 idazle bertan direla asteartea, 2015.eko azaroak 24


Nafarroako Gobernuaren ekimen hori 35 ikastetxe publiko eta itunpekotara iritsiko da urte amaierara arte


Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 35 ikastetxe publiko eta itunpekotako 1.300 ikasle irakurketa sustatzeko programa batean parte hartzen ari dira, ikasgeletan euskarazko 24 idazle bertan direla.

"Euskal idazleak eskolan, Euskal Idazleak Eskoletan" izenarekin Nafarroako Gobernuak abian jarritako programa horren helburua euskarazko literatur egileen obra eta esperientzia ikasgelara hurbiltzea da, ikasleek euskal irakurketa, euskara eta euskal literaturari buruz duten interesa sustatze aldera.

Azaroan hasi den eta urtearen amaieran amaituko den ekimenaren barnean, 40 pertsonak osatutako lan-taldeek 50 topaketa egingo dituzte hautatutako egileekin. Topaketa horretan, aurrez eskolan landutako obra bat aztertuko da, eta ikasleekin solaserako tartea zabaldu ohi da.

Programa "Euskal Idazleen Elkartearekin" laguntza teknikoko zerbitzu-kontratu baten bidez egiten ari da, eta 10.400 euroko aurrekontua du.

Ikastetxe parte-hartzaileak

Programa hori ematen ari diren udalerriak eta ikastetxeak, bai eta idazleak ere, honako hauek dira: Altsasu: Zelandi HLHIP, Castillo Suarezekin;

Antsoain: Ezcaba IP, Pello Añorga eta Patxi Zubizarretarekin; Arantza: Arantza HLHIP, Iñaki Zubeldiarekin; Areso: Areso HLHIP, Pello Añorgarekin; Bera: "Toki-Ona" Julen Gabiria eta Jasone Osororekin; Bera: "Ricardo Baroja" HIP Pello Añorgarekin; Zizur Nagusia: San Fermín ikastola, Aingeru Epaltzarekin; Lizarra: "Remontival", Maribel Aiertzarekin; Etxarri-Aranatz: "San Donato" Xabier Mendigurenekin; Fontellas: Argia ikastola, Txiliku Olaizola eta Pello Añorgarekin; Garralda: Orregako Ama HLHIP, Fernando Morillorekin; Igantzi: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa, Alaine Agirrerekin; Irurtzun: "Atakondoa", Unai Elorriaga eta Jasone Osororekin; eta Jaunsarats: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa "Oihanzabal" Juan Kruz Igerabiderekin.

Gainera, programa hori honako toki hauetan ere eskaintzen da: Larraintzar: Larraintzar DBHI, Joxe Mari Iturralderekin; Lekaroz: BHI "Lekaroz-Elizondo", Jon Arretxerekin; Lesaka: Irain HLHIP, Juan Kruz Igerabiderekin; Lesaka: Tantirumairu ikastola, Txiliku Olaizolarekin; Irunberri: "Arangoiti ikastola", Eneko Etxegarairekin; Mutiloa: "San Pedro" HI, Maialen Zubeldiarekin; Otsagabia: Ochagavía DBHI, Aitor Aranarekin; Olazti: "Domingo Bados", Sustrai Colinarekin; Iruña: "Elorri EP", Alaine Agirrerekin; Hegoalde ikastola, Eneko Etxegarai, Alaitz Olaizola eta Yolanda Arrietarekin; Buztintxuri HI, Lupe Lekuonarekin; eta Eunate BHI, Jasone Osororekin.

Azkenik, ekimen honetan parte hartzen dute ondorengo tokietako ikastetxeek: Erronkari: Roncal DBHI, Patxi Zubizarretarekin; eta "Julián Gayarre", Isabel Milletekin; Saldias: "Otsonta", Isabel Milletekin; Doneztebe: Mendaur" DBHI, Antton Kazabon eta Jasone Osororekin; Sunbilla: HIP, Lupe Lekuonarekin; Tafalla: Garcés de los Fayos ikastola, Jasone Osoro eta Fernando Morillorekin; Urdiain: Urdián HLHIP, Sustrai Colina eta Pello Añorgarekin; Ziga (Baztan): Ziga HI, Yolanda Arrietarekin; Zizur Nagusia: Zizur BHI, Unai Elorriagarekin; eta Zugarramurdi: Haur Eta Lehen Hezkuntzako Herri Ikastola, Jasone Osororekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa