(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak objektu baliotsuak Nafarroako artxibo eta museoei dohaintzan ematea eskertu du asteazkena, 2015.eko azaroak 25


Parlamentuko lehendakariarekin eta Aranburu kontseilariarekin batera, ekarpenak egin dituzten pertsonei omenaldia eskaini die


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos azken urtean objektu baliotsuak Foru Komunitateko artxibo eta museo publikoei dohaintzan eman dizkieten pertsona guztiei eskainitako omenaldiaren buru izan da. Gaur eguerdian egin da, Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien barnean.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan ospatu da. Barkos Lehendakariarekin batera, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu izan dira.

Nafarroako Gobernuari objektuak dohaintzan emateagatik eskerrak emateko egindako ekitaldia

Dohaintza-emaileen eta agintarien taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos azken urtean objektu baliotsuak Foru Komunitateko artxibo eta museo publikoei dohaintzan eman dizkieten pertsona guztiei eskainitako omenaldiaren buru izan da. Gaur eguerdian egin da, Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien barnean.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan ospatu da. Barkos Lehendakariarekin batera, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu izan dira.

Bere agerraldian, Barlos Lehendakariak azpimarratu duenez, ekitaldi honekin "azken hilabeteotan Nafarroari beren ondare partikular, familiar edo instituzionaleko zenbait ondasun aipagarri dohaintzan emandako pertsona nahiz erakundeen eskuzabaltasuna eta filantropia bihotz bihotzetik eskertu nahi dugu". Lehendakariak esan duenez, "gauza onak besteekin partekatzeko eskuzabaltasuna, elkartasuna eta interesa dohaintza hauen guztien azpian dauden balioak dira, eta balio horiek dira, hain zuzen ere, bultzatu behar ditugunak Nafarroako Eguna ospatzeko garaian".

Aurrerago, Uxue Barkosek adierazi du dohaintza-emaileek ahalbidetu dutela ondasun horiek "gizarte guztiak Nafarroako Foru Komunitateko museo edo artxiboetan ikusi eta miretsi ahal izatea". "Hemendik aurrera –erantsi du–, dohaintzan emandako objektu bakoitzak balio bikoitza izango du. Alde batetik, beren balio propioa dute interes historiko, artistiko, tradizional edo dokumentaleko pieza modura. Horri, ordea, emandako objektuen kalitatea gehitu behar zaio, eta zuetako bakoitzak keinu altruista eta eskuzabal batekin Foru Komunitateari dohaintzan emandakoak". Ondasun artistiko eta historikoak Nafarroari dohaintzan emateak tradizio luze eta distiratsua du, Lehendakariak esan duenez, eta azpimarratu du "gure museo, artxiboko funts eta liburutegietan dauden objektu nagusi batzuk esku pribatuek dohaintzan emandakoak direla, batzuk oso aipagarriak , eta beste asko, apalagoak izan arren, balio eta esanahi handikoak".


Nafarroako Gobernuari objektuak dohaintzan emateagatik eskerrak emateko egindako ekitaldia

Barkos Lehendakaria ekitaldira bertaratutako jendeari hitz egiten. ( irudia handitu )

Azkenik, Lehendakariak eredu hau gizarte guztiari zabaltzeko nahia agertu du, eta balio dezala "gizarte hobea, eskuzabalagoa, irekiagoa eta solidarioagoa eraikitzeko".

Dohaintzan emandako balio historiko edo artistikoko objektuen artean, argazki-funts batzuk daude, Agustín Zaragüeta Colmenares eta Gerardo Zaragüeta Zabalorena adibidez: Faltzesko Markesgoari dagokion funts dokumental bat; Jose Martinez Barasainena den beste bat, edo karlisten diapositibak Lizarrako Foruen plazan; kaparetasuneko testamentu eta nobletasun-agiria; Darío Villalba Flores, Emilio Sánchez Cayuela eta Gustavo de Maezturen hiru koadro; Elena Asins-en "Canons 22" obra; Fructuoso Ordunak zizelkatutako Ezequiel Enderizen brontzezko busto bat, edo Alfonso Carlos gerra-ospitaleko domina bat, besteak beste.

Pertsonek eta erakundeek Foru Komunitateko artxibo eta museo publikoei baliozko objektuak eskuzabaltasunez dohaintzan emateagatik, Nafarroako Gobernuak keinu hori eskertzeko egiten duen hirugarren aitortza-ekitaldia da. Era honetako lehen omenaldia 2013ko Nafarroako Egunaren ospakizunaren barnean egin zen.

Ekitaldiko musikaz Just Friends Hirukotea arduratu da, eta talde hori Javier Olabarrieta piano-jotzaileak, Jose Luis Gomez saxo-jotzaile sopranoak eta Jokin Zabalza kontrabaxu-jotzaileak osatzen dute; hirukoteak Nafarroako ereserkia, Jimmy Rowless-en "The Peacoks" eta Arbizuko sehaska-kanta bat interpretatu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa