(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,5 milioi aurreikusten du helduen artean euskara sustatzeko eta haren erabilera hedabideetan sustatzeko asteazkena, 2015.eko azaroak 25


Ollo kontseilariak Euskarabidearen aurrekontu-ildoak aurkeztu ditu Euskararen Nafar Kontseiluan


Euskararen Nafar Institutua-Euskarabideak euskara sustatzeko bere lana indartuko du 2016an, helduentzako irakaskuntzan edo euskaren presentzia hedabideetan areagotuz, esate baterako; xede horretarako, aurrekontu-proiektuan 1,5 milioi euro aurreikusi dira.

Hala adierazi du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Euskararen Nafar Kontseiluaren bilkuran, Foru Gobernuak 2016an Euskarabidearen bidez euskara sustatzeko aurreikusita dituen partida nagusiak aurkezteko asmoz.

Azaldu dienaren arabera, aurrekontu horrek "Gobernuak aurten arte egindako hizkuntz politika aldatzeko borondatea erakusten du", "oso egoera kaskarretik" abiatzen baitzen. Gobernuak "datozen lau urteotan hizkuntz politika indartu eta egonkortzeko" bere konpromisoa azpimarratu du, halaber.

Aurrekontu-zuzkidura handiagoa

Euskarabideari baliabide gehiago ematearen aldeko apustua 2016rako aurreikusitako zuzkiduran ikusten da: 1,5 milioi euro inguru, eta iragan ekitaldian 700.000 eurokoa zen. Euskara edo hizkuntz politikaren alorrean lan egiten duten hainbat unitatetatik berriz batutako langileei dagokien gastua, guztira, 4 milioi euro da. Beste partida batzuen artean, Euskararen Nafar Kontseiluak duen 4.481 euroko zuzkidurari egungo Gobernuak 11.000 euro gehitzea aurreikusi du.

Helduen irakaskuntzarako laguntzen partida, tokiko arloko euskara-laguntzak edo hedabideetan euskara sustatzeko laguntzak berreskuratu dira ere, zuzkidura handiagoarekin: 39.500 eurokoa zen lehen, eta 250.000 eurokoa izango da orain. Eusko Ikaskuntzarekin zegoen lankidetzari berriz heltzeko partida bat ere berreskuratu da, erakunde horren sorreran parte hartu baitzuen (1918), beste batzuen artean, Foru Aldundiak. Euskaltzaindiari, halaber, 96.000 euro emango zaizkio.

Euskararen Nafar Kontseilua

Euskararen Nafar Kontseilua Euskarabidearen aholkularitza eta partaidetzako erakundea da, Ollo kontseilaria du burua, eta honako hauen ordezkariek osatzen dute: Gobernua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, euskalduntze eta euskarazko alfabetatzeko zentroak, hedabideak, bai eta euskaren nahiz euskal kulturaren esparruan ospe handiko pertsonak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa