(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

133 ikastetxetako Haur Hezkuntzako 10.200 ikasle parte hartzen ari dira ikasturte honetan fruta kontsumitzeko eskola-kanpainan osteguna, 2015.eko azaroak 26


Nafarroako Gobernuak sustatutako ekimen hau gaur aurkeztu da Irurtzungo ikastetxe publikoan


Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko haurrak, fruta jaten. ( irudia handitu )

133 ikastetxetako Haur Hezkuntzako 10.200 haurrek jaten dute fruta egunotan beren ikastetxean, Nafarroako Gobernuak elikagai horien kontsumoa sustatzeko egindako eskola-kanpainaren barnean, eta Europar Batasunak kofinantzatutakoa. Ekimen hori gaur goizean aurkeztu da Irurtzungo "Atakondoa" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan; 3 eta 6 urte arteko ikasleak daude bertan.

"Fruta eskolan" programa azaroaren 16an hasi zen eta abenduaren 18an amaituko da. Lau aste hauetan, haur bakoitzari hamaika fruta banatuko zaizkio, sagarrak, udareak, bananak, laranjak eta mandarinak nahastuta. Lehen hiru asteetan, astean hiru ale banatuko dira, eta bi errazio azken astean. Errazio bakoitzak 150 gramo pisatzen du. Guztira, 20.000 kilo banatuko dira.


Ezkerretik eskuinera: Insausti eta Larríu, Caixa Bank-ekoak, eta Gil zuzendari nagusia, haurrekin. ( irudia handitu )

Ekimen honen helburua, halaber, ikasleak landa eta nekazaritzako mundua ezagutzen eta apreziatzen hastea da, produktu fresko nahiz tokikoak kontsumitzen has daitezen. 50.000 euroko aurrekontua du, eta kopuru horretatik, % 25 Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Osasun eta Landa Garapeneko departamentuen bidez. Gainerako % 75 EBak jartzen du.

Aldi berean, Caixa Fundazioak eta AN Fundazio Kooperatiba Taldeak ekimen bat garatzen ari dira fruta eta barazkien kontsumoa etxeetara zabaltzeko, haurrei etxera eramateko elikagai gehiago banatuz: fruta eta brokolia. Kasu honetan ere, barazki hori etxean prestatzeko errezeta erraz bat sartzen da.

Aurkezpen-ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gilek; Nafarroako Caixa Bankeko Oscar Insausti eta José Luis Larríu zuzendaritzako kideek; AN Fundazioa Taldeko zuzendari Maite Muruzabalek eta ikastetxeko zuzendari Silvia Sanchezek.

Fruta eta barazkia kontsumitzearen onurak

Programa honen helburua ikasleen artean fruta eta barazkien kontsumo-maila hobetzea da, eta haurtzarotik kontsumo osasungarriko ezagutzak eta ohiturak eskaintzea; horrek guztiak obesitateari eta hari lotutako gaitzei aurre egiten laguntzen du. Alde horretatik, aipatu beharra dago ikerketa askok fruta eta barazkien nutrizio-onurak frogatu dituztela, eta dietan frutak eta barazkiak sartu behar direla, haurren dietetan bereziki.

Ebidentzia argiena da elikagai horien kontsumoak obesitateari aurre egiten diola. Azken datuen arabera, 15 urtetik beherako Nafarroako biztanlerian % 71k pisu egokia duela ikusi da, % 20k gehiegizko pisua, % 8k obesitatea eta % 1ak argaltasuna. Gainera, fruta eta barazkiak jateak gaitz infekziosoei aurre egiteko ahalmena areagotzen du. Oro har, pertsona bakoitzak egunean 5 fruta eta barazki-errazio kontsumitzeko gomendatzen da, aldaketa txiki batzuk eginez fruta eta barazkien arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa