(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urbasako iparraldeko mendi-mazelan jarri da Lurraren eboluzioaren erreferentzia gisa bereizarazten duen “urrezko iltzea” ostirala, 2015.eko azaroak 27


UNESCOk mugarri hori Olaztiko tuparrien gune batean jarri du, Ayerdi lehendakariordea bertan zela


ayerdi

Ayerdi lehendakariordea, urrezko iltzea jartzen. ( irudia handitu )

Olaztiko tuparrien harrobiaren aktibatu gabeko zati bateko paraje batean (Nafarroako Urbasako mendilerroaren iparraldeko mendi-mazelan) ikus daiteke gaurtik aurrera UNESCOren bereizgarria Lurraren historia geologikoaren "garrantzi bereziko" mugarri gisa; izan ere, bi adin geologikoren arteko iragatea aztertzeko munduko adibide onena da.

Toki horretan egin da ostiral honetan mugarria edo "urrezko iltzea" jartzeko ekitaldia, "sekzio edo puntu estratotipo orokor" edo GSSP modura egiaztatzen duen oroigarri bat, UNESCOren mende dagoen Nazioarteko Geologia Zientzien Batasunak (IUGS) emandakoa.

Gertaera garrantzitsu hori dela-eta, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik nazioarteko erakundeko Nazioarteko Estratigrafia Batzordeko Stan Finney hartu du, eta hark bere agerraldian ebakiduraren interes zientifikoa azpimarratu du.


ordezkariak

Lehendakariordea, geologiako espezialistekin eta enpresa-arduradunekin. ( irudia handitu )

Ekitaldian izan dira ere: IGMEko zuzendari Jorge Civis, estratotipo hori babesteko betebeharraz hitz egin duena; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle Josep Pons, aitorpenerako Olazti roposatu zuen taldeko arduraduna. Bertan izan diren beste batzuk: CSICeko ikertzaile Juan Carlos Gutierrez Marco eta IUGSko idazkari nagusi Jose Pedro Calvo Sorando, Portland Valderrivas zementu-fabrikako zuzendari Jose Antonio Garcia eta zentroko zuzendari fakultatibo Francisco Ruiz.

Erregistro aparta

Zehazki, Olaztiko ebakidurari esker, bost milioi urteren iragatea aztertu daiteke Koniaziar eta Santoniar garaien artean (Goi Kretazikoko bi maila geologiko; klima, izaki biziak, mineralak, seinale geokimikoak).

Olaztiko estratotipoaren balioa erregistro geologiko berezi eta etengabekoari zor zaio, hain zuzen; horrenbestez, fosil bakoitzak balioa zientifikoa du ematen duen informazio guztiagatik, eta ez bildumagintzarako duen balioagatik.

Puntuak ez du turismo edo dibulgaziorako interesik. Cementos Portland Valderrivasen aktibatu gabeko ustiapen-eremu batena barnean dago eta, hari esker, zientifikoak bertan sartu ahalko dira. Horretarako, gunea egokitu egin da eta, xede horrekin, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Geologia eta Meatzaritzako Institutuak 17.000 bat euro inbertitu dituzte, eta haietatik, 9.950 euro Foru Administrazioak jarri ditu; babes-hesiak, aparkalekua, sartzeko bidea eta azalpen-taulak jarri dira.

Lurraren historia aztertzeko, duela 4.600 milioikoa, ikertzaileek denbora-garai jakinetan etengabeko sedimentazio uniformea erregistratzen dituzten tokiak (estratotipoak) topatzen dituzte.

Olaztiko parajea Hiru Mugetatik hurbil dago. Goi Kretazikoko maila geologikoetan, puntu hori itsas plataforma bat zen, eta sedimentuak uzten ziren bertan, gaur egun alga bihurtutakoak (batez ere kaltzitaz eta buztinez osatutako sedimentatutako haitzak) eta 10 eta 30 zentimetro arteko geruzetan banatuta. Estratu baten eta bestearen artean Platyceramus Undulatoplicatus bibalbo fosilaren desagerpena ikusten da, espezialistentzat interesgarria den gaia.

Espainian mundu-mailako interes geologikoko beste bi puntu daude: bata Fuentelsaz-en (Guadalajara), eta bestea Zumaian (Gipuzkoa). Bi ebakidura horietatik, honako ordezkari hauek izan dira: Euskal Kostaldeko Geoparkearen koordinatzaile zientifiko Asier Hilario eta Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia Departamentuko Estibaliz Apellaniz, Olaztiko proiektuko bi kolaboratzaile, hain zuzen.

 

Nafarroako geologia

Nafarroako Gobernuak Nafarroako geologiari buruzko funts dokumental garrantzitsua du, azalekoa nahiz sakona. Geologiari buruzko azterketak 1960ko hamarkadan hasi ziren, "Nafarroako Mapa Geologikoa" eginez.

Horren ondoren, Proiektu Hidrogeologikoari heldu zitzaion, eta harekin egin zen ere iturburuen inbentarioa, gaur egun SITNAn eskuragarri dagoena, eta udalerrien hornidura edo Artetako iturburuaren erregulazioa ekarri zituena. 80ko hamarkadan, Gobernuak azpiegitura bat sortu zuen luiziak, lurrak finkatzeko arazoak eta beste arazo batzuk zituzten udalerriei aholkularitza emateko.

Ur-hornidurako arazoak konpontzeko azteketak egiten ditu, Ebroko eskuinaldean adibidez. Beste departamentu batzuekin lankidetzan, eskualdeen baliabideen azterketa ere egin da (buztintsuak edo meatzaritzakoak), eta potasak ustiatzeko dokumentazioa gordetzen du 1999. urtetik.

Azken urtetotan, Nafarroako 1/25.0000 Kartografia eguneratzeko eta informatizatzeko lan garrantzitsua egin da, etengabeko mapa baten modura kontsulta daitekeena, orrialdeetan zatitu gabe. Datu geoerreferentziatuak sortu dira, koba, sima eta iturburuetakoak, adibidez, eta Geologiako Atari batean nahiz IDENAn argitaratu dira. Beste autonomia erkidego batzuetan ez dagoen eskalan egindako oinarrizko informazioa da. Foru Komunitateko barrunbe eta simen dokumentazio eta ezagutza sakona ere badago; izan ere, 70ko hamarkadatik ikerketa espeleologikoa sustatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa