(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzak alokairuko babes ofizialeko 89 etxebizitza eskainiko ditu Iruñean, eta abenduaren 1etik aurrera eskuratzeko aukera izango da ostirala, 2015.eko azaroak 27


Etxebizitza horiei Barañaingo beste 44 BOE gehituko zaizkie jabetza-araubidean


Etxebizitzak

Etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak abenduaren 1etik aurrera babes ofizialeko 133 etxebizitza eskainiko ditu; haietatik 89 alokairuan, eta Iruñeko Lezkairu auzoan daude; beste 44ak, berriz, jabetza-araubidean, eta Barañainen daude, "Maisuen Etxeak" izenarekin ezagutzen diren partzelan.

Etxebizitza horiek eskuratu ahal izateko (Nafarroan erroldatutako pertsonentzat dira), beharrezkoa da etxebizitzaren eskatzaileen erroldan abenduaren 1a baino lehen izena ematea. Data horretatik aurrera, 15 eguneko epea zabalduko da, eta tarte horretan interesdunek sustapen horretan esku hartu ahalko dute. Eskatzaileei jakinarazten zaie, sustapen zehatz bat hautatzea ez dela beharrezkoa, baina bai gomendagarria hartan soilik esku hartu nahi bada.

Iruñeko etxebizitzak Inmobiliaria Osane, S.L. enpresaren bi sustapenei dagokie; lehenengoa, 41 etxebizitzatakoa da. Haietatik, 21ek bi logela ditu, 19k hiru eta 1ek, lau. 64,60 eta 120 metro koadro arteko azalerak dira. Guztiek garajea eta trastelekua dute.

Bigarren sustapenak 48 etxebizitza ditu. Hiru bi logeletakoak dira, 44 hirukoak eta bakarra, laukoa. 62,35 eta 104,25 metro koadro arteko azalerak dira, nahiz eta etxebizitza gehienak 90koak izan. Guztiek dute garajea eta trastelekua.


89 etxebizitzaren alokairuko prezioak 410,16 (merkeena) eta 699,84 euro artean (garestiena) daude. Zenbateko horiei Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntza kendu behar zaio, hileroko errentaren % 25 eta % 90 artean egon daitekeena, pertsona esleipendunaren diru-sarreren arabera.

Barañáingo babes ofizialeko 44 etxebizitzak

Bestalde, Barañaingo 44 etxebizitzak logela bat eta lau artekoak izango dira, eta trastelekuarekin. Zehazki, zortzi logela bakarrekoak dira, 17 bikoak, 18 hirukoak eta bakarrak ditu lau logela.

Prezioak 65.674,80 euro eta159.899,21 euro artekoak dira, gehi BEZa. Etxebizitza horiek erosteagatik dagoen diru-laguntza salmenta-prezioaren % 6 eta % 12 artekoa izango da, pertsona esleipendunaren diru-sarreren arabera.

Lezkairu (Iruña) eta Burlatako etxebizitzei buruzko informazio guztia www.vivienda.navarra.es webgunean topa daiteke. Sustapen horietan parte hartzeko edo esleipen-prozeduran ez parte hartzeko, interesdunek Administrazioak onartutako ziurtagiri digital bat izan beharko dute edo Ogasunaren "NAN+PIN" formula erabili.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa