(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 60,8ko desbideratze bat aurkeztu du defizitaren helburua betetzeko asteartea, 2015.eko abenduak 1


Abuztutik, egoerak txarrera egin du (48 milioi), funtsean enpresei itzulitako BEZatik sortutako diru-sarrerak gutxitu egin direlako  


Dirua

Abuztuarekin alderatuz, defizitaren aurreikuspena 48 milioitan hazi da, batez ere enpresei itzulitako BEZa eta esportazioak igo egin direlako.

Nafarroako Gobernuak 60,8 milioi euroko defizita ez betetzeko arriskua dagoela hauteman du; beraz, abendu honetan desbideratzea zuzentzeko neurriak hartuko dira, haien artean, funtzionarioei zor zaien aparteko ordainsaria ordaintzeko proposamen berria.

Nafarroako Gobernuak egonkortasuneko helburuak betetzeko borondatea duela helarazi du, ikusirik zer garrantzi duen , alde batetik, Europarekin duen konpromisoak, eta bestetik, Diruzaintzaren eta kaudimenaren ikuspegitik zorra finantzatzeko.

Zehazki, desbideratzearen aurreikuspena defizitaren 188,6 milioi euro da (BPGd-aren % 1,03); % 0,7, berriz, 127,8 milioi da, hau da, 60,8 milioiko aldea dago. Abuztuarekin alderatuz, defizitak okerrera egin du, 48 milioi, hain zuzen.

2015eko hasierako aurrekontuari dagokionez, ez betetzearen zati bat honako arrazoi honengatik gertatu da: 2012ko ekitaldiko Eguberrietako aparteko ordainsariaren % 50 itzultzeko aurten erabiltzea aurreikusten zen 30 milioiengatik (% 25 abenduan itzultzeke geratzen zen, 15 milioi euroko gastu batekin).

Diru-sarreren atalean, Foru Ogasunak zeharkako zergen bidezko diru-sarreren galera jasan du abuztutik, BEZaren itzulketak gehitu egin direlako (40 milioi euro), eta zenbateko horren zati bat esportazioen igoeratik sortutakoa da. Gainera, Estatuko kontabilitatearen doikuntzek 10 milioi euro gehigarri ekarri dute (Osasunak ordainean emanda bakarrik ia 11 milioira heltzen da). Aldiz, denbora-tarte honetan, Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro gehiago aurreztea erdietsi du.

Defizitaren aurreikuspen horretatik, C hepatitiserako botiketan egindako gastua defizitaren helburuan ez kontatzea espero da, eta egoera horrek emaitza hobetuko du (12 milioi).

Bestalde, Ogasunak azpimarratu du ere, 2014an UPNk eta PSNk egindako zerga-erreformak 2015. urte honetan 30 milioi euroko kostua izango duela zerga-bilketan.

Zehazki, urriaren 31n, abenduaren 31rako dagoen diru-sarrera ez finantzarioen aurreikuspena (AHT gabe) 3.300,9 milioi euro da. Hasierako aurrekontuarekin alderatuz (3.280,8), hobetu egingo zen (20 milioi), zerga zuzenen diru-bilketa handiagoa izango zelako bereziki. Finantzarioak ez diren gastuak (AHT gabe) 3.514,7 milioi izango ziren, hasieran aurreikusitakoa baino 149,3 milioi gehiago. Eta Estatuko kontabilitatearen doikuntzek -59,6 milioi eurorekin itxiko ziren; 2015eko hasierako aurrekontuan -39,2 milioi euro aurreikusita zeuden (-20,4 milioi euro negatibo Nafarroarako).

Horrenbestez, 273,5 milioi euroko defizita izango zen, haietatik 72,9 kontatuko ez ziren Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren doikuntzak dira, eta beste 12 milioi ez ziren kontatuko C hepatitisaren botiken gastuen barnean izateagatik; beraz, azken desbideratzea 188,6 milioikoa da, eta eskatzen dena, berriz, 127,8 milioi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa