(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa agertu du euskararen erabilera gizarte eremu guztietan ahalbidetzeko asteazkena, 2015.eko abenduak 2


Adierazpen instituzional bat onetsi du Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta


Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onetsi du gaurko bilkuran Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Hizkuntza hau nafartasunaren ezaugarri funtsezkoa dela gogorarazi du eta Gobernuaren konpromisoa agertu du bere erabilera normaltasun osoz ahalbidetzeko. Era berean, gizartearen bizikidetzarako eta kohesiorako duen balioa berretsi du.

Adierazpen instituzionalak honakoa adierazten du:

Euskara hizkuntza nafarra da, behialako nahiz egungo nafarren mintzaira; gure kultura ondarearen zeinurik berezienetariko bat eta nafartasunaren ezaugarri funtsezkoa; gure-gurea den hizkuntza, eta euskal hiztun komunitatea osatzen duten beste lurraldeekin nafarrok partekatzen duguna.

Gure historian euskarak ez du nafar jendartean beti leku bera izan. Nafarroa gehieneko eta nafar gehienen hizkuntza izatetik geografikoki zokoraturik eta sozialki apaletsirik egotera iritsi zen. Hiztunek eutsi zioten euskarari, eta horiei esker iraun du bizirik gaurdaino. Nafar jendeak euskararekiko atxikimendua erakutsi du, eta egun euskara Nafarroa osoko gizarte gertakaria da eta belaunaldi guztietako nafarren eguneroko adierazpidea.

Euskara hizkuntza modernoa da, gaurkotua eta egungo bizimoduari egokitua. Mintzaira orok bezala, hiztunen komunikazio beharrak asetzen segitzeko euskarak tokia behar du gizarte modernoan: hedabideetan, teknologia berrietan, goi mailako ikasketetan, kultura produktuetan edo aisialdian.

Horretaz jabeturik, Nafarroako Gobernuaren konpromisoa nafar gizarteari euskara normaltasun osoz baliatzeko aukera ematea da. Nafarrok geure bi hizkuntzen elkarbizitzarako gizarte adostasuna erdietsi beharra dugu, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea xedea dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa