(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Julio Caro Baroja, Javier Itúrbide eta Koldo Azkuneren liburuak eramanen ditu Durangoko Azokara asteazkena, 2015.eko abenduak 2


Axularren “Gero” klasikoa aztertzen duen Blanca Urgellen lana ere Nafarroaren erakusleihoan izanen da


Nafarroako Gobernuak bost argitalpen hautatu ditu heldu den ostiraletik aitzinera Durangoko Azokan izanen duen erakusleihoan lehentasunez erakusteko:

- Javier Iturbideren "Cuando las cosas hablan. La historia contada por cincuenta objetos de Navarra".

- Koldo Azkuneren "Garatea", 2014ean Nafarroako Gobernuaren literatura sustatzeko konkurtsoaren sariduna.

- Axularren “Gero” klasikoa aztertzen duen Blanca Urgellen lana.

- Julio Caro Barojari buruzko bi lan: Matias Mugicaren "Con letra aguda y fina. Navarra en los textos de Julio Caro Baroja"; eta hainbat egile dituen "Nafarroa Julio Caro Barojaren begietan".

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak ere areto nagusiko "Gogoetaren plazan" parte-hartuko du. Hitzordua heldu den igandean, arratseko seietan, izanen da, "Etxea: kultur politika eta eragiletza" mahai-inguruan, eta Nafarroako Gobernuko ordezkaria Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Jurio izanen da. Solasaldian honakoek ere parte hartuko dute: Maialen Beloki (Zinemaldia), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia).

Durangoko Azokak ostiral honetan irekiko ditu bere ateak, Gerediaga Elkarteak antolatuta. Aurten 50. urteurrena ospatzen du eta erakunde publiko hauen laguntza izanen du: Kultura Ministeritza, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, EAEko hiru foru aldundiak eta Durangoko Udala.

Hamabortz urte ziren Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokan, euskal kulturaren zita garrantzitsuenatzat jotzen dena, parte hartu zuen azkenekoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa