(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibo Nagusiko oroigarri batek Nafarroako Erreinua “herri ireki, dinamiko eta anitz” baten hazi modura gogoratzen du osteguna, 2015.eko abenduak 3


Barkos Lehendakaria, Parlamentuko lehendakaria eta Merindadeko hiri nagusietako alkateak omenaldiaren buru izan dira


Dantzari bat agintarien aurrean bandera arbola egiten. ( irudia handitu )

Errege Artxibo Nagusiko hormetan, lehengo Erregeen Jauregian, egin da ostegun honetan, abenduak 3, Nafarroako Erreinua aitortzeko ekitaldia. Gobernuak Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko markoaren barnean sustatutako ekitaldia da egungo Nafarroaren sustrai modura nabarmentzeko.

Uxue Barkos Lehendakariak, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarezek eta Merindareko hiri nagusietako alkateek –Iruña (Josean Asiron), Tutera (Eneko Larrarte), Lizarra (Koldo Leoz), Zangoza (Angel Navallas) eta Erriberri (Andoni Lacarra)– lore-eskaintza egin dute euskaraz eta gaztelaniaz honako hau dioen oroigarri baten aurrean:

"Leku sinboliko honetan, Nafarroako Erregeek Iruñean izaten zuten jauregiko hormen ondoan, gaur Errege Artxibo Nagusia baita, non iraganeko dokumentazio aberatsa gorderik baitago, herri ireki, dinamiko eta anitz baten historia bizia ekarri nahi dugu gogora, Nafarroako Erreinua menderik mende mamitu eta bizirik atxiki zutenei omenaldi eginez".

Ekitaldia, laburra, gaita-jotzaileen bandaren interpretazio batekin hasi da eta, jarraian, bost merindadetako eta Nafarroa Behereko 31 `dantzari´ sartu dira barrura, beste txistulari-banda batekin batera. Nafarroako bandera arbola egin ondoren, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza dantzatu dute. Eta lore-eskaintza egin eta gero, aitortza Nafarroarekin Ereserkiaren interpretazioarekin amaitu da. Omenaldi hau Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko programako berrikuntza nagusietako bat da.


Agintariak eta gonbidatuak, oroigarriaren alboan. ( irudia handitu )

Iruñeko Errege Jauregia

Iruñeko Errege Jauregia, San Pedroko Jauregia edo Navarreriako Jauregia izena hartzen duena ere, Antso VI.a Jakitunaren erreinuaren azken urteetan sartu zen historian (1154-1194).

Haren eraikuntza kanpo-proiekzioa eskuratzeko erreinuaren berregituratzearekin bat dator ´rex Navarrae´ titulu berria sartzean eta aurreko ‘Pampilonensium rex’ atzean utziz, jabetzako lurraren bihotzean botere-zentro bat sortzeko interesarekin; hala, hiriburuak finkatzeko lerroa indartuko zen, XII. mendeko Europan bereizgarria zena.

Eraikina kokaleku estrategiko batean dago, Arga ibaiari begiratzen dion terrazan, eta handik hedatu zen Iruñeko lehen biztanleria, Erdi Aroan Navarreriaren hiri gisa ezagutzen zena. Jauregiak betekizun hirukoitza zuen: boterea adieraztea, erregearen egoitza eta erreinuaren administrazioa.

Mendeetan zehar, eraikinak hainbat helburu izan ditu eta, gaur egun, Rafael Moneok egindako zaharberritzearen ondoren, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dago bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa