(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak aniztasuna aberastasun-iturri izango den Nafarroa baten alde egin du osteguna, 2015.eko abenduak 3


Lehendakariak, Nafarroaren Egunean emandako hitzaldi instituzionalean, "gure autogobernuaren defentsa irmoaren" aldeko apustua egin du ere


Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek 2015eko Nafarroako Egunean emandako hitzaldi instituzionala Foru Komunitatea bizitzen ari den etapa berrian oinarritu da; aldaketa politikoa "normaltasun instituzional eta politikoarekin" bizi izan dela esan du, eta horrek "gizarte baten heldutasun-maila handia" erakusten duela "bakean elkarrekin bizitzeko eredua interes partidista eta ideologiko ororen gainetik jartzen duena". Hitzaldi hori Urrezko Domina Jose María Jimeno Juríori eman ostean eskaini du Lehendakariak.

Testuinguru horretan,·"nafar guztientzako" egunean, "lotzen gaituzten balioen gaineko" gogoeta egitea eskatu du, eta testuinguru honetan egunero ahalegina egiteko "Nafarroa hobea eraikitzeko gure gutxieneko izendatzaile komuna batuz eta kritika edo ideien desberdintasuna onartuz gure gizartea aberasteko iturri moduan". "Nafarroaren dibertsitate eta aniztasun handi eta aberatsak are eta indartsuago egiten gaitu eztabaidaren ontasunak ateratzen dakigunean eta alferrikako borroketan sartu gabe", azaldu du.

Bere agerraldian, Barkosek Nafarroako Gobernu berriak lehen lau hilabeteetan egindako lana gainbegiratu du, hauteskundeetan gehiengoak emandako babesa jaso ondoren.

"Gobernu honek gobernatu egiten du", adierazi du Barkosek hitzaldiaren hasieran, eta "beti egiak izan ez diren ontasuneko errealitateen" etapa baten ondoren, lozorroan izandako etapa baten ondoren, Gobernua "beharrezkoak diren bultzada eta baikortasun hori berreskuratzeko oinarriak jartzen ari da jadanik ekonomikoa baino zerbait gehiago den, krisitik ateratzeko, balioen krisitik ateratzeko". Barkosek azpimarratu duenez, halaber, krisitik ateratzeko elkarrizketarako prestutasuna du "elkar topatzeko eta iritziak errespetatzeko metodo onuragarri modura".

Nafarroako Lehendakariak bere Gobernuak aurrera eramandako hasierako ekintza lau fasetan egituratu du: 1/ "Errealitateari beldurrik gabe begiratzea", 2/ "Gure aukerak identifikatzea", 3/ "Aukera horiei etekina ateratzea" eta 4/ "Nafarroako autogobernuaren defentsa irmoa".

Aurreko gobernuetatik jasotako errealitatearen diagnostikoari eta azterketari dagokionez, Uxue Barkosek adierazi du Gobernu berriaren lehen erabakiak "aurkitu ditugun larrialdi sozialak izan direla, eta larrialdi horiek milaka familiei eragiten ziela. Premiaz jardun dugu, egoerak eskatzen zuen moduan".

Aukerei dagokienez, Lehendakariak honako hau azpimarratu du: "Osasun, hezkuntza, energia berriztagarri edo nekazaritzako industrian dagoen potentzialtasuna baina, batez ere, gizarte solidario bat, identitate sozial handi bat izateak ematen digun indarra". Alde horretatik, Barkosek "gehien dutenak gehiago eman behar dutela guztion mesederako", ideia hori egunean jarri behar dela defendatu du, eta "nafar sentitzen denak ulertzen duela elkartasunerako ariketa hori".

Hirugarren faseari dagokionez, Nafarroak bere oraina hobetzeko eta etorkizunera proiektatzeko dituen aukerak baliatzeari dagokionez, Lehendakariak aldarrikatu du "Nafarroako gizon eta emakumeak direla, beren enpresetan, lanean, beren talentu eta berrikuntzarekin, Europako abangoardia bihurtuko gaituztenak. Gobernuaren ardura da behar besteko giroa sortzea banakako eta taldekako jarduera garatzeko, eta lan horretan ari gara".

Uxue Barkosek bere hitzaldi instituzionala amaitu du esanez Nafarroako Gobernuak "gure autogobernuaren defentsa irmoa" egingo duela. Defentsa hori Hitzarmen Ekonomikoan oinarritu du hasieran; hala, hitzarmen hori "pieza nagusia da Espainiar Estatuarekiko gure harremanaren estatusean", eta jarraian defentsa hori oraingo hauteskunde-prozesuan eta Espainiako Gobernu berriaren osaeraren testuinguruan kokatu du: "Alboan izango gaitu, baldin eta ezarritako lege-markoa guztiz aitortzen duen estatu-ereduaren alde egiten badu, Lorafnaren garapena betez. Ildo horietakoren bat betetzen ez bada, Nafarroako gizarteak beti elkartasun, askatasun eta bere eskubide historikoen gainean defendatu izan duena irmo defendatzera eramango gaitu".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa