Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osoko bilkura berria parekidea da gizon eta emakumeen kopuruari dagokionez, eta pertsona gazteagoei tokia egin zaie
Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko egoitzaren patio isabeldarra.
Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak foru-agindu bat sinatu du ostiral honetan eta, haren bidez, Nafarroako Kultura Batzordeko osoko bilkura osatzen duten 20 kideak berritu dira; batzorde hori gai horretan Foru Gobernua aholkatzen duen aholku-batzordea da.
Osoko bilkura berria parekidea da gizon eta emakumeen kopuruan, eta 27 eta 64 urte arteko pertsonak daude bertan. Kultura arloko espezialistak dira: arkitektura, zinema, sorkuntza plastiko, dantza, etnografia, historia, literatura, musika edo antzerkian.
Zehazki, izendatutako pertsonak honako hauek dira. Alvaro Ador Lerga historialari eta ikertzailea; Zugarramurdiko Sorginen Museo eta Kobako zuzendari kudeatzaile Ainhoa Aguirre Lasa; NUPeko musikari eta irakasle Marcos Andres Viergue; Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Kantu katedradun Carmen Arbizu Lopez; Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun eta zinema-banaketako espezialista Marta Artica Zurano; dantzako ikertzaile Bertha Bermudez Pascual; Ioar Cabodevilla Antoñana arkitektoa; Nafarroako Unibertsitateko Artxibo nagusiko zuzendari Yolanda Cagigas Ocejo; konpositore eta Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Konposizio eta Instrumentazioko katedradun Teresa Catalan Sanchez; poeta eta Civicango euskararen irakurketa-klubeko koordinatzaile Angel Erro Jimenez; eskultore eta grafika digitaleko aplikazioen espezialista Xabier Idoate Iribarren; NUPeko Zuzenbidearen Historiako irakasle Roldan Jimeno Aranguren; antzerkiko aktore eta "La llave maestra" konpainiako kudeatzaile Patxi Larrea Salinas; Efren Munarriz Clemos arkitektoa; zinemako ekoizle Puy Oria Rubio; NUPeko Erdi Aroko Historiaren katedradun Eloisa Ramirez Vaquero; Koldo Sebastian del Cerro sortzaile plastikoa; euskara-irakasle eta abesti nahiz musika tradizionalaren dibulgatzaile Ana Telletxea Koxkolin; Atarrabiako Udaleko kultura teknikari Jose Vicente Urabayen Azpilicueta; eta Mikel Zuza Viniegra idazle eta liburuzaina.
Kide diren pertsona horiez gain, osoko bilkuran izango dira ere: Herrera kontseilaria bera, lehendakari izanik; Vianako Printzea Erakunde-Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perez; departamentu horretako idazkari tekniko nagusi Alfredo Huarte, eta azken horrek idazkari-lanak egingo ditu.
Nafarroako Kultura Kontseilua
Gogora ekarri behar da Nafarroako Kultura Kontseilua aholku-batzorde bat dela eta Foru KomunitatekoAdministrazioaren aholkularia dela gai horretan. Hark dituen eginkizunen artean, ondorengoak nabarmendu behar dira: azterketak eta txostenak egitea, kultur politika definitzen eta egikaritzen laguntzea, eta arlo horretan proposamenak nahiz ekimenak egitea. Gainera, Kulturako Vianako Printzea saria nori eman proposatzen du; sari horrek alor horretan pertsonek, taldeek eta erakundeek egindako lana aitortzen du.
Nafarroako Kultura Kontseilu berria abendu honetan zehar osatuta geratuko dela aurreikusten da. Haren erabateko azken berritzea 2013an izan zen, nahiz eta ondoren bi aldaketa partzial egin (2013an eta 2014an) bi kide ordezteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Álvaro Adot Lerga.
irudia handituAinhoa Aguirre Lasa.
irudia handituMarcos Andrés Viergue.
irudia handituCarmen Arbizu López.
irudia handituMarta Artica Zurano.
irudia handituBertha Bermúdez Pascual.
irudia handituIoar Cabodevilla Antoñana.
irudia handituYolanda Cagigas Ocejo.
irudia handituTeresa Catalán Sánchez.
irudia handituÁngel Erro Jiménez.
irudia handituXabier Idoate Iribarren.
irudia handituRoldán Jimeno Aranguren.
irudia handituPatxi Larrea Salinas.
irudia handituEfrén Munárriz Clemos.
irudia handituPuy Oria Rubio.
irudia handituEloísa Ramírez Vaquero.
irudia handituKoldo Sebastián del Cerro.
irudia handituAna Telletxea Koxkolin.
irudia handituJosé Vicente Urabayen Azpilicueta.
irudia handituMikel Zuza Viniegra.
irudia handitu