(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Finlandiako aditu batek euskarari buruzko informazioa jaso du Nafarroan dokumental serie baterako asteazkena, 2015.eko abenduak 9


Euskarabideko zuzendari-kudeatzailearekin eta Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko arduradunarekin elkarrizketatu da


Johan Häggman

Häggman, Mikel Arregi eta Paula Kasaresekin. ( irudia handitu )

Hizkuntza gutxituetan aditua den Johan Häggman finlandiarra Euskarabideko zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregi eta Euskaren Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendari Paula Kasaresekin elkarrizketatu da berriki, euskarak Nafarroan duen egoerari buruzko informazioa jasotzeko.

Häggman lantzen ari den proiektu dibulgatzailea hizkuntza gutxituen balio erantsiari buruzko hamabi dokumentalek osatutako serie bat da. Eskandinaviako hedabide publikoek emango dute datozen bi urteotan, eta seriearen aurrerakina honako helbide honetan ikus daiteke: http://frifilm.net

Häggman-ek euskarak Nafarroan zer egoera bizi duen bertatik bertara jakin nahi izan du, haren estatus legala bereziki, eta hezkuntzan, kultur ekoizpenean eta hedabideetan zer tratamendu duen. Europako Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoan (EBLUL, European Bureau for Lesser-Used Languages) nahiz Europako Parlamentuan esperientzia zabala du aholkulari-lanetan. Hizkuntza gutxituen balioa zabaltzeaz arduratzen da bereziki gaur egun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa