(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kritikatu egin du Nafarroako Ubideko ureztatzaileei aplikatutako tarifa-igoerari buruz UPNk egin nahi duen erabilera politikoa

asteazkena, 2015.eko abenduak 9


UPNren aurreko Foru Gobernuak iragan ekainean prezioen % 60ko igoera babestu eta onartu zuen, Gobernu berriari ezkutatu zion akordioa


Nafarroako Ubidea

Nafarroako Ubidea.

Nafarroako Ubidearen sozietate kudeatzaileak (Canasa, Ministerioak % 60an eta Foru Gobernuak % 40an parte hartutako sozietatea) ekainean UPNren jarduneko Gobernuarekin egindako Kontseiluan ureztatze eta hornidurako tarifak % 60 igotzea erabaki zuen. Jarduneko UPNren ordezkaritzak neurri hori babestu eta justifikatu zuen, bilkura-aktan jasotzen denez. Bilera horretan beste Kontseilu bat eskatzen zen igoera hori aplikatzeko eta zehazteko, hiru aukera baloratuz: % 60ko igoera 2015ean, % 60ko bigarren igoera bat ezartzea 2015-2016 artean eta % 60ko hirugarren igoera bat 2015-2017 artean, 2015ean % 15eko igoera izanik.

Yolanda Barcinaren Gobernuak ez zion inolako informaziorik eman Uxue Barkos buru duen Gobernuari tarifa-igoeraren akordio horri buruz udan egindako botere-aldaketan.

Nafarroako Gobernuak egoera horren berri urrian era ofizialean jadanik egindako bileretan izan zuen, Gobernua deitua izan zen Canasaren lehen Administrazio Kontseiluan (azaroaren 10ean egin zen). Data horretatik, Nafarroako Gobernua Ureztatzaileen Komunitate Orokorrarekin eta Nekazaritza Ministerioarekin elkarlanean ari da UPNk iragan ekainean bozkatu eta babestutako igoera ondoriorik gabe uzteko; ureztatzaileen lehiaketarekin ere 2016tik aurrerako tarifa-igoeren azterketan ere lanean ari da, nekazaritza-ustiapenen bideragarritasuna arriskuan jar ez dezaten. Ildo horretan hartutako lehen neurria Canasaren barnean Jarraipen Batzorde bat sortzea izan da, eta batzorde hori Administrazio Zentraleko bi ordezkarik, eta Foru Gobernuko nahiz erabiltzaileen bina ordezkarik osatzen dute, azpiegituraren kudeaketan ureztatzaileen partaidetzako tresna modura. Aldi berean, Nafarroako Ubideko sozietate kudeatzaileak Ureztatzaileen Komunitate Orokorrari % 15eko tarifa-igoera aplikatu dio 2015erako.

Foru Gobernuak, horrenbestez, Nafarroako egunkari batek gaur argitaratutako informazioa gezurtatu du; haren arabera, Landa Garapeneko kontseilari ohi Javier Esparzak egindako adierazpenak iturri bakarra izanik, 2015erako % 15eko tarifa-igoera berriki izandako lorpen modura aurkezten da, azken hiru asteotan garatutakoa, UPNren eta Nazioko Gobernuko Presidente Mariano Rajoy-ren artean.

Igoera hori Canasak onartu zuen duela hilabete jadanik; eta ekainaren 19ko aktak agerian uzten du UPNren Gobernua izan zela, jardunean aritu arren, Ubideko ureztatzaile nafarrentzat % 60ko igoeraren aldeko botoa eman zuena; kontseilu horretan aztertutako aukera guztiek igoera hori jasotzen zuten 2015-2017 eperako; Esparza kontseilari ohia orain iritzi publikoari ezkutatzen saiatzen ari den informazioa.

Tarifa-igoera bat Canasaren diru-sarrerak asko murriztu diren markoan eta nekazaritzako prezioen beherakada

Tarifa-igoeraren jatorria Estatuak onartutako energia berriztagarriak arautzen dituen marko berrian dago, eragin oso txarra izan duena Itoizko urtegian sortutako ekoizpen elektrikotik eta Ubidearen hartzetik sortutako diru-sarreretan; eta kontsumoko hasierako aurreikuspen okerretan, ur-harguneei nahiz ureztatzeei dagokienez.

Canasak 2014. urtea 8,6 milioi euroko galderekin amaitu zuen, eta aurtengo ekitaldia 10,4 milioiko galerekin amaituko duela aurreikusten da; horri gehituko beharko zitzaion, hala badagokio, Iruñerriko Mankomunitateak berriki egindako iragarpena, hau da, Canasarekin izenpetutako kontratua salatzeko erabakia hartu du, Itoizko urtegitik datorren ur-horniduraren baldintzak arautzen dituena. Iruñerriko Mankomunitateak kontratu berri bat finkatzeko eskatu du 4601/segundoko bat-bateko gehieneko emariarekin, gaur egun dituen 1.000 1/segundoren ordez.

Ubideko ur-prezioak areagotzeko erabakia hartu da, gainera, ureztatze horren uzta onuradun nagusien nekazaritza-prezioen beherakada handiko testuinguru batean. Adibide bat jartzearren, artoaren batez besteko prezioa urtebetean 250 euro/tonatik 160 eurora jaitsia da kanpaina honetan. Madrilgo PPren gobernuak eta Nafarroako UPNrenak utzitako tarifa-igoera batek Nafarroako Ubideko zonalde ureztagarriko laborantzen zati handiena bideragarria ez izatea dakar; arrazoi hori dela eta, Nafarroako Gobernuak Ureztatzaileen Komunitate Orokorrarekin elkarlanean ari da Canasak igoera hori ondoriorik gabe utzi dezan, eta eskaera hori hil honen 20ko hauteskundeen ondoren osatuko Nazioaren Gobernu berriari egingo dio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa