(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Andre Mariaren elizaren aurrealdea zaharberritzeko obrak bisitatu ahalko dira larunbatetan osteguna, 2015.eko abenduak 10


Ordu erdiko ibilbideak izango dira, doan eta kultur ondarearen langile teknikoek gidatuta


Tinpanoa

Erriberriko Andre Mariaren elizaren aurrealdeko tinpanoaren artxiboko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak doako bisita gidatuak antolatu ditu Erriberriko Andre Mariaren elizaren aurrealdea bertatik bertara ezagutzeko, eta urritik aurrera bertan egiten ari diren zaharberritze-obrak ezagutzeko.

Ordu erdi inguruko bisitak izango dira larunbat goizetan, lehenengoa, datorren larunbatean bertan, abenduaren 12an; bisitak 2016ko azarora arte luzatuko dira, data horretan lanak amaituta egotea espero baita.

Ibilbidean kultur ondareko langile teknikoen laguntza izango da, hamar pertsonaz osatutako taldeak egingo dira, 14 urte baino gehiagokoak eta mugitzeko arazorik ez dutenak, aldamiora igoko baitira.

Bisitetan parte hartzeko, nahitaez Erriberriko Informazio eta Turismo Bulegoan izena eman beharko da, aurrez aurre, 948 741 703 telefonora deituta edo ondorengo helbide elektronikora mezu bat idatziz: oit.olite@cfnavarra.es. Beharrezkoa izango da bisita-data, partaide-kopurua eta harremanetarako telefono-zenbaki bat jartzea.

Parte hartzen duten pertsona guztiek nork bere burua babesteko ekipamendu bat jasoko dute, kaskoa erabiltzea nahitaezkoa baita, eta oinetako itxia, takoirik gabea, eraman beharko dute. Obra baterako bisita izatean, une oro, eta segurtasun-arrazoiengatik, adierazitako ibilbideak eta gidariaren aginduak errespetatu beharko dituzte.

 

Ibilbide horiei esker, jendeak, eta kultur ondarean espezialistak diren profesionalen eskutik, Andre Maria elizaren aurrealdeko balio artistikoa eta historikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Ekimen horrekin, Ondare Historikoko Zerbitzuak adierazi duenez, gizartea kulturara eta haren adierazpideetara hurbildu nahi da, eta Nafarroako Gobernua nahiz Gondra Barandiaran fundazioa Foru Komunitateko kultur ondareko ondasun batean egiten ari diren birgaitzean herritarrak partaide izan daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa