(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Telefonoz eta sarean emandako osasun-arretako zerbitzuak 3.225 kontsulta erantzun ditu funtzionamenduan izan den lehen urtean ostirala, 2015.eko abenduak 11


848 42 78 88 telefono-zenbakira egindako deien erdia ia prozesu hutsalengatik dira, eta haien berehalako arretak larrialdietara beharrezkoak ez diren joan-etorriak egitea ekiditen du


848 42 78 88 telefono-zenbakian osasunari buruzko zalantzei erantzuten zaie osasun-zentroko ordutegitik kanpo.

Osasun-zentroetako ohiko ordutegietatik kanpo telefonoz eta sarean emandako osasun-arretarako osasun-kontseiluko zerbitzuak 3.225 kontsultari erantzun die bere funtzionamenduko lehen urtean; haietatik, 2.628, 848 42 78 88 telefono-zenbakira egindako deiak izan ziren, eta 597 ondorengo helbide elektronikora bidalitako mezuak: enfconsue@navarra.es.

2.648 telefono-deietatik, % 43 prozesu edota sintoma akutuek eragindako kontsulta hutsalei dagokie: mina, sukarra, arnasketako sintomak (eztula, jariatzeak…), digestioko sintomak (goragaleak, gorakoak, diarrea), gripea eta gernu-ondoezak, besteak beste.

% 18 prozesu kroniko eta patologia anitzei dagokie: diabetesa, patologia kronikoa duten pazienteen egoera orokorra txartzea, paziente kroniko eta patologia anitzekoen arreta integraleko planaren barnean daudenak. "Konfort" izeneko deiak sartzen dira hemen, arretan jarraipena behar duten pazienteei kontseiluko erizainen ekimenez egindakoak.

Medikazio, tratamendu eta dietei lotutako zalantzak % 17 dira; % 15 gaixotasunari berari, proben emaitzei buruzko kontsultei edo zerbitzuen funtzionamenduari buruzko zalantzei dagokie; deien % 4 emakumeen arazoei, haurdunaldiari eta haurrei lotuta daude; eta gainerakoa, telemonitorizatutako pazienteei.

Jasotako 597 mezu elektronikoei dagokienez, 438 telemonitorizatutako paziente kronikoenak dira (gluzemia, tentsioa arteriala… urrunetik kontrolatzea) eta 159, herritarrenak, oro har. Kontsulta gehienak asteburuan egiten dira, arreta-ordutegia zabalagoa baita, eta osasun-zentroak itxita baitaude, gainera. Urteko garaiei dagokienez, neguan izaten dira gehienak, gripeak edo arnasketa-aparatuen patologiek (katarroak, hozturak…) eragin handiagoa baitute.

Osasunari buruzko zalantzen gaineko telefono bidezko eta sareko arreta

Osasun-kontseiluko zerbitzua 2014ko urrian abian jarri zen erreferentziazko puntu gisa, osasun-zentroetako ohiko ordutegitik kanpo, pazienteentzat eta herritarrentzat, oro har, honako hauei buruzko gomendio bat behar dutenerako: ohiko osasun-arazoei aurre egiteko era egokiena, edo beren gaitz edo tratamenduaren gainean dituzten zalantza ohikoenak erantzuteko. Aldi berean, desorekatutako paziente kronikoen jarraipen nahiz kontrolaz arduratzen da.

Aipatu behar da zerbitzu hori bereziki garrantzitsua dela paziente kroniko eta patologia anitzekoentzat eta baita beren zaintzaileentzat ere; izan ere, telefono-dei batek osasun-arreta eskuratzea errazten eta arintzen du, are beharrezkoa dena era horretako pazienteengan beren sintomatologia edo desoreka aldatzen bada ere; oso lagungarria da ere, berriki ospitaleko alta jaso duten pazienteentzat eta medikuek jarritako tratamendu edo emandako aginduei buruz zalantzak izan ditzaketenak. Alde horretatik, gogora ekarri behar da kontsultak artatzen dituzten langileek pazientearen mediku historiala eskura dezaketela, eta lehen-mailako arreten kontsulta-agenda kudeatzeko ahalmena dutela edo osasuneko beste baliabide batzuk mugiarazteko ahalmena (etxez etxeko larrialdiak esaterako), beharrezkoa balitz.

Lanegun guztietan funtzionatzen du 14:30etik 21:30era, eta 08:00etatik 22:00etara asteburuetan 848 42 78 88 telefono-zenbakira dei eginez, bai eta ondorengo helbide elektronikoan ere: enfconsue@navarra.es. Zerbitzua osasun-arretako tresna eraginkor eta berehalakoa da, garai jakin batzuetan bereziki (gripe-garaian edo gaitz batzuen episodioen aurrean, gastroenteritisa, adibidez); izan ere, etxean bertan jarduten uzten du, larrialdi-zerbitzuetarako joan-etorriak saihesten dira eta arretan beharrezkoak ez diren atzerapenak.

Laguntzeko dispositibo hau Lehen Mailako Arretako erizainek eskaintzen dute finkatutako jarduera-protokoloen bidez, eta pazientearen historiala eskura dezakete. Larrialdien Koordinazio Zentroan dago (SOS Navarra), eta larrialdi-dispositiboekin nahiz lehen-mailako arretako zerbitzuekin koordinatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Informazio emateko triptikoa
Txartela
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa