(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Altsasu inguruko gizarte-zerbitzuen, Nuevo Futuro-ren eta SEI elkartearen jardunbide egokiak saritu dira

ostirala, 2015.eko abenduak 11


Laparra lehendakariordeak eta "Tomás y Lydia Recari García" fundazioko lehendakariordeak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sariak banatu dituzte gaur goizean


Transcripción textual del video

Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Kultur arteko Zerbitzu Sozioedukatiboak (SEI) eta Nafarroako Nuevo Futuro elkarteak jaso dituzte ostiral honetan Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria.

Sari-banaketa Nafarroako Jauregian egin da gaur eguerdian, eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra izan da buru; harekin batera izan da "Tomás y Lydia Recari García" fundazioko lehendakariorde Miguel Echarri, sari hori Foru Gobernuarekin batera ematen duen erakundea.

Taldeko argazkia

Laparra lehendakariordea eta Miguel Echarri, sarituen alboan. ( irudia handitu )

Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Kultur arteko Zerbitzu Sozioedukatiboak (SEI) eta Nafarroako Nuevo Futuro elkarteak jaso dituzte ostiral honetan Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria.

Sari-banaketa Nafarroako Jauregian egin da gaur eguerdian, eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra izan da buru; harekin batera izan da "Tomás y Lydia Recari García" fundazioko lehendakariorde Miguel Echarri, sari hori Foru Gobernuarekin batera ematen duen erakundea.

Zehazki, Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak eta SEI elkarteak saria ex aequo jaso dute "Pertsona erabiltzaileentzako arreta" mailan. Lehenengo erakundeari "Gure burua zaintzen ikas dezagun besteak zaintzeko" izeneko proiektuagatik saritu dute, emakume ijito-portugaldarren taldeko emakumeentzat den proiektua; eta bigarrena, "Coachingean oinarritutako laguntza-prozesuen aplikazioa programazio neurolinguistikoarekin" proiektuan izandako jardunbide egokiagatik saritu da, nerabe immigratzaileekin egindako lanean oinarrituta.

Bestalde, Nuevo Futuro Nafarroako elkarteak saria eskuratu du "Enpleguaren kalitatea edota erakundeen kudeaketa hobetzea" modalitatean honako jardunbide egokiagatik: erakundean bertan sortzen diren "zurrumurruen kudeaketagatik", antolakuntzakoak (erabakiak, planak, egiteko erak) edo antolakuntzakoak ez direnak (pertsonei buruz)

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria, Laparra lehendakariordeak bere agerraldian azaldu duenez, "emandako zerbitzua hobetzen lanean jarraitzeko pizgarri bat da, egindako jardueren aitorpen bat eta beste erakunde batzuetarako pizgarria ildo horretatik ekimenak egin ditzaten".

Nafarroako Gobernuak eta "Tomás y Lydia Recari García" fundazioak emandako sari horren zortzigarren edizioa bete da aurten. Bi mailatan banatuta dago, eta bakoitzak 3.000 euro jasotzen ditu fundazioaren aldetik.

Ekitaldiaren garapena

Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian izan dira ere: Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi Patxi Tuñon; Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari Gema Mañu; eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari-kudeatzaile Ines Frances; azken hori sari honetako epaimahaiburu izan da.

Sariak honako hauek jaso dituzte: Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko koordinatzaile Arantxa Ervitik; Kultur arteko Zerbitzu Sozioedukatiboen elkarteko (SEI) lehendakari Maria Diaz de Radak; eta Nafarroako Nuevo Futuro elkarteko lehendakari Luis Palaciosek.

Ekitaldiko musika Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko zenbait ikasleren esku geratu da: Ekaitz Mardaras (adar ingelesa), Ananda Larrea (oboea), Manuel Domenech (oboea) eta Ana Rodríguezek (adar ingelesa) Pierre Danican Philidor-en suite baten bi zati interpretatu dituzte.

Saritutako hiru proiektuak

Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko proiektu sarituak "Gure burua zaintzen ikas dezagun besteak zaintzeko" du izena. Kohesio sozialaren zaindari eta bermatzaile diren kolektibo ijito-portugaldarreko emakumeentzat da. Taldeak higiene-ohiturei eta bizi osasungarriko ohiturak sustatzeari (elikaduran eta ariketa fisikoan oinarrituta) buruzko saioetan parte hartu dute, harreman sozial positibo eta osasungarrien tailer batean eta igeriketako ikastaro batean. Helburua da, informazioaren eta prestakuntzaren bidez, pertsonek beren zaintza, harreman eta jarduerei buruz iritzia eman eta erabaki dezaten, bizitza askatasun handiagoarekin kudeatuz,

Bestalde, SEI elkarteari saritutako jardunbide egokiaren barnean, nerabeei emandako laguntza-prozesuen garapena landu da, coachingen oinarrituz, eta programazio neurolinguistikoarekin (PNL). Nerabe partaideei gogoetarako espazioak sortzea izan du xede, hainbat teknika erabiliz, nork bere burua ezagutu ahal dezan, beren barneko baliabide erabilgarriak identifika ditzaten orainari eta etorkizunari aurre egiteko, beren helburuak zehazten eta haiek lortzen lagunduz.

Azkenik, Nuevo Futuro Nafarroako elkartearen lan irabazlea, erakundean bertan izaten diren zurrumurruen kudeaketan oinarritu da. Horretarako, antolakuntzakoak (erabakiak, planak, egiteko erak) eta antolakuntzakoak ez diren zurrumurruak (pertsonei buruzkoak) bereizi dituzte. Haietako bakoitzarentzat kudeatzeko bide bat ezarri da, honako premisa honekin: mundu guztiak zurrumurru batek sortutako edozein zalantza, gai edo sentipen era formal edo anonimoan ebatzi ahal dezan. Hari esker, laneko giroa eta komunikazioari buruzko pertzepzioa nabarmen hobetu dira.

Epaimahaia eta aurkeztutako hautagaitzak

Sariaren aurtengo edizioan, epaimahaiburu Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Ines Frances izan da. Bertako kide izan dira ere: Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra; Tomás y Lydia Recari García fundazioko lehendakariorde Miguel Echarri; Secretariado Gitano fundazioko zuzendari Isidro Rodriguez; Nafarroako AENORko zuzendari Emilio Flamarique; eta Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendari Carmelo Ayerra; azken horrek epaimahaiaren idazkari-lanak egin ditu.

Aurtengo edizioan hamaika erakundek aurkeztu dituzte hautagaitzak: Amma Navarra, S.L., Anfas, Hegoak elkartea, Nafarroako Autismo elkartea (ANA), Nafarroako Nuevo Futuro elkartea, Kultur arteko Zerbitzu Sozioedukatiboen elkartea (SEI), Nafarroako COCEMFE (Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Elkarteen Federazioa), Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, ekimen sozialeko KAMIRA kooperatiba, Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea, eta Ntra. Sra. De Gracia egoitza – Miguel Eza fundazioa.

Aurreko edizioetako sarituak

Sari honen aurreko edizioetan honako erakunde hauek saritu dira:

- 2014: Secretariado Gitano fundazioa, eskola ez uzteko proiektu batengatik; eta Atena fundazioa, adimen-urritasuna duen pertsona bat lan-munduratzeko ekimen batengatik.

- 2013: Anasaps, EISOC bere tresnagatik (esku hartze soziokomunitarioko zerbitzua); eta San Jeronimo egoitza, absentismoa murrizteko bere programagatik.

- 2012: Allo inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, etxez etxeko arreta-zerbitzuaren jarraipen eta zerbitzuagatik; eta Pauma, bere langileen artean lana eta familia bateragarri egiteko hartutako neurrien bakarkako kudeaketagatik.

- 2011: San Jeronimo egoitza, eustekoak kentzeagatik; eta Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea, estresa ikuskatzeko beren espazioengatik.

- 2010: Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, gazteak lan-munduratzeko bere programagatik; eta Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea, bertako langileen lan-baldintzengatik.

- 2009: Elkarkide, buruko gaixotasuna duten pertsonengan egindako esku hartzeagatik; Anfas elkarterako accesita.

-2008: Tasubinsa, adimen-urritasuna duten Nafarroako biztanleei emandako arretagatik. Xilema elkarterako accesita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa