(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Eguberrietan arduraz kontsumitzeko zenbait gomendio eman ditu astelehena, 2015.eko abenduak 14


Gastuak planifikatzea, kreditu-txartela zuhurtziaz erabiltzea edo etiketetan arreta jartzea dira aholku horietako batzuk


Nafarroako Gobernuak, Kontsumoko Zerbitzuaren bidez, Eguberrietako erosketak egiteko honako gomendio hauek eman ditu: gastuak planifikatzea, kreditu-txartela zuhurtziaz erabiltzea, txartelak gordetzea, edo etiketetan arreta jartzea, kontsumitzeko egunei, kontserbazioari eta erabilera-jarraibideei buruzko informazioan bereziki,

Internet bidezko erosketei dagokienez, Nafarroako Gobernuak ordaintzeko era seguruak hautatzeko aholkatzen du: transferentzia, txartel edo espezializatutako plataformen bidez eta, nolanahi ere, helbideen barran "htpps" agertzen den egiaztatzea; horrek adieraziko du orrialdea konexio segurua erabiltzen ari dela.

Beste gomendio bat Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitako bereizgarria duten establezimenduak lehenestea da; hala, erreklamazioren bat eginez gero, gatazka adiskidetasunez, bizkor eta doan konpondu ahal izango da.

Jostailu bat erosteko garaian, segurtasunak zer garrantzi duen gogora ekarri nahi da. CE markak jostailuak komunitateko araudien eskaerak betetzen dituela esan nahi du, beren heldutasun eta adina kontuan hartuz haurrek ondo pasatzeko balio behar duen jostailuak

Azkenik, merkataritzako establezimendu guztiek erreklamazio-orriak izan behar dituztela azpimarratu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa