(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 2015eko PFEZaren Aitorpenaren simulatzailea aktibatu du astelehena, 2015.eko abenduak 14


Tresna horri esker, zergadunek zergei buruzko erabakiak urtea amaitu aurretik hartu ahalko dituzte


Nafarroako Zerga Ogasunak 2015eko diru-sarrerei dagokien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpenaren simulatzaile ofiziala aktibatu du jadanik. Tresna horrek 2016ko udaberrian ofizialki aurkeztuko den aitorpenaren emaitzari buruzko informazio ematen du, urtea amaitu baino lehen zergei buruzko erabakiak hartzen errazten, kenkariez baliatzen diren zergadunei bereziki, pentsio edo etxebizitzako planei dagozkienak, esate baterako.

Urtero 30.000 zergadunek baino gehiagok erabiltzen dute zerbitzu hori beren errenta-aitorpena kalkulatzeko eta urtea amaitu aurretik beren ekarpenak egokitzeko.

Simulatzaile horren erabilera anonimoa da eta informazio-maila du soilik. Aplikazio hori eskuratzeko ez da inolako baimenik behar. 2015eko diru-sarrerei dagozkien datuak sartu ondoren, errenta-aitorpenaren emaitza kalkulatzen du 2015ean indarrean izan den araudiari erreparatuz; beraz, Nafarroako Parlamentua une hauetan izapidetzen ari den zerga-erreformak ez dio eragiten.

Haren emaitza ez da zergadunarekin eta Ogasunarekin loteslea, eta azken horrek gogorarazi du simulatzaileak ez dituela zergadunak sartutako datuak gordetzen; hortaz, haien erabilerak ez du inoiz aitorpen formal bat aurkeztea salbuesten kanpaina 2016ko bigarren hiruhilekoan zabaltzen denean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa