(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak herritarrak Eguberri hauetan Nafarroako elikagaiak kontsumitzera animatzen ditu asteartea, 2015.eko abenduak 15


Reyno Gourmetek nekazari eta abeltzain gazteak protagonista dituen publizitate-spot bat zabaldu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Reyno Gourmet markaren bidez, "Egunero, baita Eguberrietan ere... Nafarroako jakiak-alimentos navarros" izeneko kanpaina abiarazi du, herritarren artean Nafarroako elikagai-produktuen kontsumoa sustatzeko asmoz datozen Eguberrietan.

Nafarroako Gobernuak, Reyno Gourmet markaren bidez, "Egunero, baita Eguberrietan ere... Nafarroako jakiak-alimentos navarros" izeneko kanpaina abiarazi du, herritarren artean Nafarroako elikagai-produktuen kontsumoa sustatzeko asmoz datozen Eguberrietan.

Kanpainaren ardatz nagusia nekazari eta abeltzain gazteak protagonistak dituen sustapen-bideo baten zabalkundea da, eta gazte horientzat lurra lantzea nahiz abeltzaintzan aritzea lan bat baino gehiago, bizimodu bat da. Spota egun hauetan emititzen hasi dira, eta urte amaiera arte emango dute Foru Komunitateko tokiko telebistetan (Navarra TV, Nafar TB, Zona Media TV eta Xaloa TB).

Bideoak bertsio zabalagoa du, eta Reyno Gourmeten webgunean ikus daiteke; ekoizle (abeltzainak eta nekazariak) eta kontserba-enpresetako langileen testigantzak jasotzen dira bertan. Bi ikus-entzunezkoak youtube.com helbidean topatu daitezke.

Kanpainaren barnean, gainera, iragarkiak sartuko dira prentsan eta aldizkarietan, aldizkari digitaletan, irratietan eta kartelak jarriko kanpoko euskarrietan, markesinetan eta paneletan, adibidez. 41.000 euroko kostua du, eta aste honetan hasi eta urtea amaiera arte luzatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa