(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtarrilaren 29ra arte zabalik dago Punto de Vista jaialdirako akreditazioak eskatzeko epea asteartea, 2015.eko abenduak 15


Profesionalak eta kazetariak jaialdiko webgunearen bidez akreditatu daitezke data horien barnean


Jaialdiko hamargarren edizioko kartela. ( irudia handitu )

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea urtarrilaren 29ra arte zabalik izango da.

Jaialdia otsailaren 8tik 14ra egingo da.

Izena emateko kuota 20 euro da, nahiz eta, data hori amaitu ostean, 5 euroko errekargua aplikatuko den akreditazioaren prezioan, eta hura aurrez aurre egin beharko da jaialdiko egoitzako akreditatuen stand-ean, otsailaren 9tik aurrera.

Hil horren 29a baino lehen akreditatu nahi duten profesional eta kazetariek Punto de Vista webgunearen bidez egin dezakete.

Akreditazio profesionala zinema eta ikus-entzunezko sorkuntzaren arloko (ekoiztetxe eta banatzaileak, errealizatzaile eta programatzaileak) profesionalentzat da bakarrik, bai eta hirugarren zikloko ikasleentzat ere (ikus-entzunezkoen berariazko azterketak).

Prentsako akreditazioa hedabideetako ordezkarientzat bakarrik da (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-agentziak, telebista eta irratia).

Bi pase edo baimenekin, sail ofizialeko goizeko proiekzioak ikusteko eta prentsaurrekoan nahiz aurkezpenetan egoteko aukera izango da. Akreditazioa dutenek arratsaldeko eta gaueko proiekzioak ikusi ahalko dituzte aurrez sarrera erreserbatuz gero eta dagoen tokiaren arabera.

Akreditazio-kopurua mugatua da eta, beraz, haiek jaialdiko irizpidearen arabera emango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa