(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Autonomia erkidegoek EBeko ingurumen-planetan partaidetza handiagoa izatea eskatu dute asteazkena, 2015.eko abenduak 16


Nafarroak autonomia erkidegoek duten jarrera bateratua gaur aurkeztu du Europar Batasuneko Ingurumeneko Ministro Kontseiluaren aurrean


Elizalde kontseilaria

Elizalde kontseilaria Europar Batasuneko Ingurumeneko Ministro Kontseiluaren bilkuran. ( irudia handitu )

Nafarroak, Europar Batasuneko Ingurumeneko Ministro Kontseiluaren aurrean, biodibertsitatearen gaian autonomia erkidegoek duten jarrera bateratua aurkeztu du; alor horretan tokiko eta eskualdetako agintarien partaidetza handiagoa eskatzen dute ekintza eta estrategiako planak egiteko orduan, plan horiek biodibertsitatearen galerari modu eraginkorrean eutsi diezaioten eta ekosistemen degradazioa geldiarazteko, haien eraberritzea erraztuz.

Gogoratuko denez, aurtengo bigarren seihilekoan autonomia erkidegoek Ingurumeneko Ministro Kontseiluan parte hartzeko koordinazio-lanak egin ditu Foru Komunitateak. Horregatik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek, gaur, asteazkena, hilak 16, EBeko Ingurumeneko Ministro Kontseiluan parte hartu du. Denbora-tarte horretan, Elizaldek zuzentzen duen departamentuak Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariaren laguntza izan du koordinazio-lanak egiteko orduan.

Airearen kalitatea eta biodibertsitatea

Bileran, honako gai hauek eztabaidatu dira: kutsatzaile atmosferikoen estatuko isurketak murrizteari buruzko zuzentarau-proposamena, bai eta 2020rako EBren Biodibertsitatearen Estrategiaren tarteko berrikuspeneko ondorioak ere, beste gai batzuen artean.


Taldeko argazkia

Nafarroako ordezkaritza EBaren aurrean Espainiako Ordezkaritza Iraunkorreko Ekonomia Gaietarako kontseilariaren alboan. ( irudia handitu )

Kutsadura atmosferikoak jarraitzen du izaten EBean ekidin daitezkeen gaixotasunei eta heriotza goiztiarrari lotutako ingurumen-faktore nagusia; beraz, arazoa airearen kalitateari buruzko marko berri batean jorratzea erabaki zen, “Europarako aire purua” programa; haren helburua isurketak murriztea da, aire-kalitatea hobetzen laguntzea eta kutsaduraren ondoriozko heriotza goiztiarrak murrizten laguntzea.

Programa horren barnean sartutako neurrietako bat zuzentarau-proposamena da, kutsatzaile atmosferiko batzuen isurketak murrizteari buruzkoa dena (2013ko abenduan argitaratua), eta haren xedea ondorengoa ziurtatzea da: egungo zuzentarauan 2010erako finkatutako estatuko isurketen gehieneko mugak 2020ra arte aplikatzea, bai eta 2020tik eta 2030tik aurrera ere isurketen estatuko muga berriak ezartzea; aldi berean, EBeko legeria 1999ko Goteborgeko protokolotik ateratako nazioarteko konpromisoei egokitzea. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak jakinarazi duenez, oro har, autonomia erkidegoek proposamen honi harrera ona egin diote, eta Goteborgeko protokoloaren ildotik ez doazen zamak kentzeko eskatzen dute.

Asteazken honetako kontseiluan jorratu beharreko bigarren puntua Biodibertsitatearen Estrategia 2020ren tarteko berrikuspenari buruz kontseiluak ateratako ondorioak dira. Haren helburua 2020. urtea baino lehen EBeko biodibertsitatearen galera eta sistemen degradazioa gelditzea da, bai eta haiek eraberritzen laguntzea ere, ahal den neurrian.

Puntu horri dagokionez, autonomia erkidegoek azpimarratu dute erabilgarri dauden baliabideak areagotzeko eta mugiarazteko beharra dagoela, eta finantzaketa-iturrien alboko onurak maximizatzeko beharra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa