(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Webguneko bisore berri batek Nafarroako mapen kalitatea hobetzen du eta erabilera-aukera handiagoa ematen asteazkena, 2015.eko abenduak 16


Aldaketa horrekin, SITNAk bere plataforma estandarra software librera migratzeko lana amaitu du, eta horrek etorkizuneko garapenak erraztuko ditu


Bisorea

IDENAren mapen bisore berriaren argazkia.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Espazioko Datuen Azpiegiturako (IDENA) mapa-zerbitzuaren eta bisorearen bertsio berria argitaratu du; bertsio berri horrekin, informazioa hobetzen da eta erabilera-aukera handiagoa eskaintzen erabiltzaile adituentzat nahiz esperientzia gabeko pertsonentzat.

Bisore berri horri esker, Nafarroako eskualdeko eta tokiko administrazioko zenbait erakunde publikorekin 650 informazio-geruza baino gehiago topatu eta landu ahalko dira. Gainera, Open Geospatial Consortium (OGC) izeneko nazioarteko zerbitzu estandarrak erabiltzen dituzten edozein jatorritatik etorritako datuak esporta daitezke.

Berrikuntza horrekin, Nafarroako Lurralde Informazioko Sistemak (SITNA) bere plataforma estandarra software librera migratzeko lana amaitu du, eta horrek etorkizuneko garapenak erraztuko ditu. Aldaketa hori iaz SITNAk egindakoei gehitzen zaie, bere sistemei eusten dieten zerbitzuei eragin zietenak; iragan uztailean egindakoari ere gehitzen zaio, bilaketa-zerbitzua migratu zenean, informazio era errazagoan aurkitzen uzten duena orain. Gainera, IDENAren katalogoa Open Data Navarran sartzeko lana osatu da, Foru Komunitateko informazio geografikoaren berrerabilera sustatzeko asmoz.

IDENAko berrikuntzak

IDENAn egindako aldaketak nabariak dira aurreko bisorea ezagutzen zuen edozein erabiltzailerentzat, ez itxuran bakarrik (interfaze garbiagoa, modernoagoa da, eta gailu mugikorrekin bateragarria), baita informazioa bilatu eta kargatzeko sistema berrian ere; hari esker, mapak azkar eta era malguan osatu daitezke, A-3 tamainan ere inprimatu eta sare sozialen bitartez partekatu.

Beste aldaketa garrantzitsu bat bilatzaile bakarra dagoela da eta, hari esker, oraingoz, mapan administrazioko unitateak aurkitu ahalko dira, udalerriak, helbideak, katastroko erreferentziak edo koordenatuak. Aurrerago, bilaketako erabilgarritasun gehiago erantsiko dira.

Eskuragarri dauden bisorerako hondoko mapei dagokienez, SITNAren zerbitzu teselatutik (katxeatua) sortutako batzuk daude, sarbidean bizkorragoak direnak. Haien artean dago oinarrizko mapa, hura erakusten da saioa hastean, besterik adierazi ezean, eta irudi tradizionala ordezten du.

Kargatutako geruza-bloke berriak aukera berriak eransten ditu, esperientziarik gabeko erabiltzaileentzat ere. Haien artean daude: bisualizatzeko agindua aldatzeko aukerak, geruza bakoitzari gardentasuna aplikatzen uztea, kontsulta bizkor bat egitea geruzako edukiaren laburpenean edo haien ezaugarri osoetan (metadatua), eta legendaren aurrebisualizazioa egitea.

IDENAren itxura berritzailea eta haren aukera berrien zati handi bat, bere garapenean API SITNA erabiltzetik sortu da, 2014an garatutako API JavaScript bat webgune eta aplikazioetan IDENAtik datozen mapa elkarreragileen bisoreak sartzeko, eta, hala, informazioa geoerreferentziatua irudikatu ahal izateko. Aplikazioa OpenLayers3an garatuta dago, eta OGC zerbitzuak erabiltzen ditu bakarrik.

Azkenik, beste aldaketa garrantzitsu bat WMS-INSPIRE mapa-zerbitzua berri bat argitaratu izana da, IDENAren bisualizatzaile beratik erabil daiteke, eta Foru Komunitateak INSPIRE Europako zuzentarauaren zehaztapenen arabera prestatutako datuak eskaintzea du xede. Lehen esperientzia modura, Protected Sites (PS) – Ingurumeneko Babestutako Tokiak gaiari dagozkion datuak sartu dira, eta gai berriak erantsiko dira informazioa eskuragarri dagoenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa