(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larreak erretzeko debekua jarri da astelehenera arte sutea pizteko dagoen arrisku handiagatik, iparraldean bereziki osteguna, 2015.eko abenduak 17


14:30ean, Goizuetan sortutako basoko suteak aktibo jarraitzen zuen; berrogeita hamar bat hektareari eragiten dio


Ikuspegi orokorra

Goizuetako suteak eragindako kearen ikuspegia. ( irudia handitu )

Babes Zibileko Zerbitzuak Nafarroa osoan larreak erretzeko debekua jarri du sutea pizteko dagoen arrisku handiagatik, Foru Komunitateko iparraldean bereziki; izan ere, inguru horretan landaretzak hezetasun gutxi du, eta datozen egunetarako, tenperatura altua eta hegoaldeko haizea aurreikusita daude.

Gainera, Babes Zibileko Zerbitzuak mendirako irteeretan kontu handiz ibiltzeko gomendatzen du, bai eta Barranka, Baztan, Bidasoa, Leitzaran eta Pirinioetako landaguneetan ere, basoek su hartu ez dezaten.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek lanean jarraitzen dute atzo arratsaldean Goizuetan piztutako sutea kontrolatzeko; 50 bat hektareari eragiten dio (pagadiak, iratzeak, txilarrak eta lerki-pinuak) lehenengo balorazioen arabera.

Barneko Zuzendaritza Nagusiak hogei bat suhiltzaile mugiarazi ditu parke nagusian (Cordovilla), Altsasun eta Oronozen, bai eta Goizueta nahiz Leitzako boluntarioak ere. Langile horiek sutearen tokiraino oinez bakarrik joan daitezke, lurraren orografia malkartsua dela-eta, ibilgailuz joatea eragozten baitu.

Gainera, helikopteroak ezin izan du hegan egin arratsaldeko lehenengo ordura arte inguruan zegoen haizeteagatik. Tokian bertan daude ere, Basozainen Ataleko langileak eta foruzainak.

Sutea atzo, asteazkena, piztu zen 20:30 aldera Leitza eta Goizueta arteko Manduegi mendi-mazelan, malda handiko amildegien gune batean. Goizuetako suhiltzaileen boluntario batek medikuaren laguntza behar izan zuen kea arnasteagatik intoxikazio-sintomak baitzituen (arinak, hasiera batean). Osasun-zentroan artatu zuten, eta Donostiako ospitalera eraman zuten gero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa