(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igande honetan izango dira maiatzean hautagaitzarik izan ez zuten 44 kontzejuetako hauteskundeak ostirala, 2015.eko abenduak 18


Beste 58 kontzejutan ez dute aurkeztu hautagaitzarik oraingoan ere.


27 udalerritako 44 kontzejutako 4.385 boto-emailek bozkatuko dute datorren igandean kontzejuetako ordezkariak hautatzeko deialdian.

27 kontzejutan, kontzeju-batzordeetako lehendakaria eta kideak hautatuko dira. Lehendakariak eta lau kidek osaturiko batzorde batek gidatu eta administratuko ditu kontzeju-batzorde horiek. Hautagaitza bakarra aurkeztu da kasu guztietan. Beste 17 kontzejuetan, lehendakaria bakarrik hautatu beharko da, kontzeju irekiak direlako.

Nafarroako Gobernuak hauteskunde partzialetarako deia egin zuen iragan urriaren 21ean, maiatzaren 24ko hauteskundeetan hautagaitzarik aurkeztu ez zuten 30 udalerritako 102 kontzejuetan. Abenduak 20 ezarri zen kontzeju horietako 9.432 biztanleek beren ordezkariak hautatu ahal izateko egun gisa, hauteskunde orokorren egun berean.

Esan beharra dago, guztira 5.047 biztanle dituzten 11 udalerritako 58 kontzejutan oraingoan ere ez dela aurkeztu hautagaitzarik eta, beraz, ez da egingo hauteskunderik. Nafarroako kontzejuetako hauteskunde-prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legean ezarritakoaren arabera, kontzeju irekien kasuan, kontzejuko kideek hautatzen duten kontzejuko kidea izango da lehendakaria, gehiengo osoz. Inork ere ez badu lortzen gehiengo osoa, saio berean boto kopururik handiena lortzen duen kidea izango da lehendakari. Berdinketa gertatuz gero, zozketa bidez aukeratuko da.

Batzordeek bideratutako kontzejuetan, Foru Komunitateko administrazioa izendatuko du bost kidek osaturiko batzorde kudeatzailea, eta kide horien artean hautatuko da lehendakaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa