(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igantziko eta Lesakako sutea itzalita dagoela jakinarazi dute suhiltzaileek  astelehena, 2015.eko abenduak 21


Gaur, oraindik ere, indarrean izango da Nafarroa osoan larreak erretzeko debekua


Sutea itzalita dagoela esan dute gaur goizean suhiltzaileek. Larunbatean  Igantzin piztu zen sutea eta Lesakaraino heldu zen. Lehen ebaluazioaren arabera, 250 hektarea inguru erre dira; sasiak, baso atlantiko mistoko zuhaitzak, basoberritzeetako koniferoak eta haritz gorria erre dira.

Langile guztiak erretiratu dira gaur goizean, baina Oronozeko parkeko suhiltzaile talde bat zaintza-lanetan ari da.

Gaurko egun osoan egongo da ezarrita oraindik ere larreak erretzeko debekua, Nafarroa osoan. Izan ere, sute-arriskua handia da, Nafarroa iparraldean batez ere, landarediaren hezetasun-falta, tenperatura altuak eta hego haizea dela eta.

Sutea larunbateko 15:30 aldera hasi zen, Igantziko arboladi batean, zuhaitz bat linea elektrikora erori ondoren. Haize bortitzak, tenperatura altuek eta aireko zein landarediko hezetasun-faltak zabaldu zuen sua.

Hasiera batean suteari aurre egiteko abian jarritako langile taldea handitu egin behar izan zen gau partean. Gainera, sutea handitzen zihoala ikusita, Nafarroako Gobernuak Larrialdietarako Unitate Militarraren laguntza eskatu zuen. Guztira, Unitate Militarreko eta Nafarroako Gobernuko 100 langile inguruk hartu dute parte, eta 40 ibilgailu, 2 helikoptero eta suteen aurkako hegazkin bat erabili dituzte.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, María José Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria eta Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria agintzaritza-zentroan izan ziren atzo, eta sutea itzaltzeko lanetan parte hartu zuten taldeak zoriondu zituzten gobernuaren izenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa