(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontzejuetako 146 ordezkari hautatu ziren atzo Nafarroako 44 udalerritan egin ziren hauteskundeetan astelehena, 2015.eko abenduak 21


Iragan maiatzeko deialdian hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan hautatu dira ordezkariak


Kontzejuetako 146 ordezkari hautatu ziren guztira atzo Nafarroako 44 kontzejutan egin ziren hauteskundeetan, Nafarroako Gobernuak bildutako behin-behineko emaitzen arabera. Atzo egin ziren hauteskundeak herri horietan, iragan maiatzean ez baitzen aurkeztu hautagaitzarik.

27 udalerritako 44 kontzejutako 4.385 boto-emailerentzat egin zen bozkatzeko deialdia. 4.794 pertsonak eman zuten botoa, eta horietatik 165ek zuri eman zuten. 72 boto baliogabe ere erregistratu dira.

27 kontzejutan, kontzeju-batzordeetako lehendakaria eta kideak hautatu dira. Lehendakariak eta lau kidek osaturiko batzorde batek gidatu eta administratuko ditu kontzeju-batzorde horiek.

Hautagaitza bakarra aurkeztu da kasu guztietan. Bi herritan lau pertsonak osatuko dute batzordea, eta beste bitan hiru ordezkarik. Gainera, beste 17 kontzejutan lehendakaria bakarrik hautatu da, kontzeju irekiak direlako.

Nafarroako Gobernuak hauteskunde partzialetarako deia egin zuen iragan urriaren 21ean, hauteskunde orokorrekin bat etorraraziz, aurreko tokiko hauteskundeetan hautagaitzarik aurkeztu ez zuten 30 udalerritako 102 kontzejuetan. Guztira 5.047 biztanle dituzten 11 udalerritako 58 kontzejutan oraingoan ere ez da aurkeztu hautagaitzarik eta, beraz, ez da egin bozketarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa